«« Itzuli
Euskal Herriko museoak
Butrongo Plazentia Fundazioa

2005/11/25
Plentziako Alde Zaharrean dago kokatuta museo hau, XVI. mendeko eraikin batean (hasiera batean herriko udaletxea izan zena). Gaur egun, Butroigo Plazentia Fundazioak berreskuratze-lanak egiten dihardu, Plentziako historia bilduko duen erakusketa zabaltzeko. Gauza asko jarri dituzte ikusgai: itsasoko lanabesak, itsasontzien maketak, kartografia, denboraldi desberdinetako itsasontzien pintura-erreprodukzioak, Plentziako Artxibo Historikoko dokumentazioa eta itsasoarekin zerikusia duten beste hainbat objektu.
Helbidea eta kontaktua
Goienkale, 27
Plentzia
Tel: 94 677 37 25
Fax: 94 677 37 25
Email: museoplentzia@terra.es
Ordutegia
Asteazken, ostegun eta igandeetan: goizez.
Ostiral eta larunbatetan: goizez eta arratsaldez.
Prezioa
Doan
Bisita gidatuak eta programa bereziak
Bisita gidatuak aurrez hitzartu behar dira.
