ARTEA

«« Itzuli

Euskal Herriko museoak

Oiasso, Museo erromatarra

Oiasso, Museo erromatarra

2005/11/25

Oiasso XX. Mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Ezerezetik hiri erromatar bat sortu da, zeinaren azalera urbanoa 15 eta 20 hektarea bitartean dagoela kalkulatzen den. Hiriaren hazkuntza portu bikainaren inguruan, gure aroko 50 eta 150. urteetan jarduera handia baitzuen, eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan gertatu zen. Beste indusketa arkeologikoetatik ondorengoak identifikatu ahal izan dira: hiriaren kanpoaldean kokatzen zen nekropolia, alegia, Ama Xantalen ermitaren barnean; Higer (Hondarribia) lurmuturraren oinetan ditxo bat, bertan babesten baitziren ontziak; erremintari baten tailerra; Bidasoa zeharkatzen zuen zubia eta hiriko termak edo bainu publikoak. Hau gutxi balitz, indusketa bakoitzean objektu bikainen multzoak ere jaso dira eta horien bitartez jakin ahal izan dugu bertako bizilagunen zer-nolako bizi maila lortuta zeukaten, Atlantiko itsas ertzeko hiri erromatarren giroaren oso antzekoa, alegia.

Testuinguru honetan sortu da Irungo Oiasso Museoa, Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa, zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzeko helburuarekin.

Museoak aukera eskaintzen du modu atsegin batez Oiasso ezagutzeko espazio desberdinen bitartez, alegia, erromatar munduaren inpaktua gizarte indigenan, portuaren aurkikuntza arkeologikoa eta hiriko bizimodua gure aroko I. eta II. mendeetan. Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur ekintzak garatzeko toki bat ere bada.

Helbidea

Eskoleta, 1
20302 Irun
Tel: 943 63 93 535
www.irun.org/oiasso
Emaila info-oiassomuseo@irun.org

Ordutegia

Urria-maiatza: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Ekaina-iraila: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
Aste Santua: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
Astelehenetan itxita

Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefono honetan 943.63.93.53):
Asteartea-Ostirala: 10:00, 12:00, 16:00 eta 18:00.
Larunbata: 11:00 eta 17:00.

Igandeetako bisita gidatuetarako ez dago ordutegi finkorik. Halere, bisita gidatua egiteko aukera izango da, aurrez aurretik hitzordua eskatuz gero. Museoko bisita gidatuak ordu bat inguruko iraupena izango du. Jarraian Ama Xantalen ermitara joan ahal izango da. Bisita osoak, ordu bat eta berrogeita bost minutu iraungo du.