ARTEA

Abrisketako San Pedro ermita

Fitxa

  • Izena : Abrisketako San Pedro ermita
  • Herria : Arrigorriaga
  • Helbidea : Abrisketako San Pedro, z/g
  • Auzoa : Abrisketako San Pedro
  • Eskualdea : Hego Uribe
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Ermita
  • Mendea : XII
  • Aro orokorra : Erdi Aroa
  • Beste mende batzuk : X, XI
  • Estiloa : Erromanikoa
  • Beste estilo batzuk : Prerromanikoa
  • Balioestea : Oso ona
  • Kontserbazioa : Ona oro har
  • Jabetza : Ondare erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Erdi Aroan eraiki zen Abrisketako San Pedro ermita eta Bilbo Handia deritzan eskualdean dago, Arrigorriaga udalerriko Abrisketako San Pedro auzoan.

Bizkaiko monumentu prerromaniko eta erromaniko guztien artean zainduenetakoa da ermita hau. Ermita, prerromanikoari dagokiona, lehen fasean X. eta XI. mendeetan egin zen; ezaugarri erromanikoak dituena, aldiz, XII. mendean.

Egiturari dagokionez, oinplano angeluzuzena du eraikinak; barruan sartzeko zirkuluerdiko arku baten azpitik pasatu behar da; arkibolta du arkuak eta, gainera, harlanduzko gurutze bat ezker janbako harlandu batean. Bataiarriak oso soka lan interesgarria du.

Harlanduz eta manposteriaz eginak dira hormak, eta hauetako batean, ermitaren ezker alboko fatxadan, saietera bat dago eta bertan bi harlandu, non bi irudi ageri diren oso jarrera amodiotsuan.