Aiarako Andre Mariaren santutegia
Fitxa
- Izena : Aiarako Andre Mariaren santutegia
- Herria : Dulantzi
- Helbidea : Aiara, z/g
- Auzoa : Aiara
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Ermita
- Mendea : XIII
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Estiloa : Gotikoa
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Dulantzin, mendi magalean dago eraikin hau, Bordele eta Astorga lotzen zituen galtzada erromatarraren omenez edo, "Erromatarren bidea" esaten dioten bidearen ondoan. Eskualdeak, Donejakuerako erromesbidea zen heinean, garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan.
Arabako erromanikoaren eraikinik interesgarrienetakoa da. XIII. mendean eraikia, Araban berezia den protogotiko estilokoa dela esan daiteke.
Ermitak hiru ataleko basilika erako oinplanoa du eta bi ataleko burualdea. Absidea zirkuluerdi formakoa da, eta gangak kanoi zorrotzekoak oro har.
Portada, apaindura gutxikoa, zistertar estilokoa da eta arku zorrotza du, xake itxurako apaingarriak dituzten arkiboltekin.
Hegoaldean arkupe zoragarria du, hiru arku dobelaturekin, horietatik bi zorrotzak eta bat zirkuluerdikoa.
Argia hainbat baotatik sartzen da: absidean zirkuluerdiko batzuk daude, saietera gisakoak, kanpoaldean bola dekorazioa dutenak. Presbiterioaren hegoaldean beste bao bat irekitzen da, gotikoa, motibo erromanikoz eta gotikoz dekoratua.
Eliza manposteriazkoa da.
Barruan Aiarako Ama Birjinaren irudia dago, benetakoaren kopia.
