ARTEA

Ama Birjina Sortzez Garbiaren eliza

Fitxa

  • Izena : Ama Birjina Sortzez Garbiaren eliza
  • Herria : Elorrio
  • Helbidea : Gernikako Arbola plaza, z/g
  • Auzoa : Herrigunea
  • Eskualdea : Durangaldea
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Eliza
  • Eraikuntza data : 1459
  • Mendea : XV
  • Beste mende batzuk : XVI
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Santa Maria eliza Elorrioko eraikinik interesgarrienetakoa da.

Oinplano angeluzuzena du, abside poligonala sortaldetik eta kanpandorrea hego-sartaldetik. Ipar eta sartaldeko sarbideak izan ezik, eliza osoa arkupe batek inguratzen du. Eliza arkitektonikoki nahiko uniformea da, dorrea izan ezik: dorrean bi leiho ageri dira frontoi zirkulu formakoarekin, eta beste bat hiru zatiko frontoiarekin.

Portada bat, iparraldera dagoena, ataripe handi baten azpian babestuta dago. Bertan ikus daitezke arku konopial bat eta arku eskartzano bat. Azken hau baketoi poligono formakoek koroatzen dute eta erditik zintzilik San Migelen irudia ageri da. Oroz gainetik Ama Birjinaren irudi polikromatu bat ageri da sarbidearen gainean. Beste sarbideak, sartaldera dagoenak, ojiba arku bat du eta baketoiak. Arku horren barruan beste arku eskartzano bat dago arkiboltetan irudiak dituela.

Eraikinaren hormei kanpoaldetik kontrahorma sendoek eusten diete, eta horien tartean zortzi bao daude, guztiak zirkuluerdikoak, mainelarekin. Sarrera nagusiko horman hirusta formako arrosa leiho bat dago.