Andre Maria Jasokundearen eliza
Fitxa
- Izena : Andre Maria Jasokundearen eliza
- Herria : Bakio
- Helbidea : Basigo, 6
- Auzoa : Basigo
- Eskualdea : Mungialdea
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XVII, XIX
- Estiloa : Gotikoa
- Beste estilo batzuk : Erromanikoa, Neoklasikoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Donejakueko kostaldeko antzinako bideko aztarnarik gordetzen duen Bizkaiko herri bakarrenetakoa da Bakio: San Pelaio eliza erromanikoa da horren lekuko. Hemen Andre Maria Jasokundekoaren elizaz arituko gara. Daitekeena da eraikin hau X. mende aldera eraikia izatea, baina gaur egun ikus daitekeena askoz geroagokoa da, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan zaharberritze lan ugari egin baitzen.
Eraikin exentua da, oinplano angeluzuzena eta habearte bakarra dituena, isurki anitzeko estalkiarekin. Hauexek dira bere arkitekturaren elementurik aipagarrienak:
Dorrea, bi gorputzekoa: behekoa zabalagoa da eta, erremate gisa eta goiko gorputzetik bereiziz,
Fatxada elizaren oinean dago, eta bertan aurkitzen da sarrera nagusia, arku zorrotz batekin eta alde banatan ur bedeinkatu ontziekin.
Zurezko arkupe batek inguratzen du manposteriazko eta harlanduzko hormak dituen eliza hau.
