Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Fitxa
- Izena : Andre Maria Jasokundekoaren eliza
- Herria : Beasain
- Helbidea : Andra Mari,z/g
- Auzoa : Herrigunea
- Eskualdea : Goierri
- Lurraldea : Gipuzkoa
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XVII, XVIII
- Estiloa : Gotikoa, Errenazentista
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Zenbait gunetan ona. Zenbait gune jakinetan eskasa.
- kontserbazio_akatsak : Akats larriak hormetako zenbait gunetan.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa.
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Oinplano angeluzuzen formakoa du elizak eta habearte bakarra. Habeartea hiru ataletan zatituta dago eta oktogono formako absideak ematen dio buru. Gurutze ganga batez estalita dago habeartea, eta giltzarriak apainduta dauzka. Euskarriak hormetan sartuta daude.
Harlanduz eginik dauden baoen inguruak eta nerbioak izan ezik, gainerako guztia manposteria emokatuz dago eraikita. Epistola aldeko horman, habeartearen atal bakoitzean, leiho bana dago; koruan ere bada leiho bat. Korua arku karpanel batean dago bermatuta. Bada bataiategi txiki bat ere, gurutze ganga bakun batek estalita. Leiho txiki bat dago bataiategian.
Kanpoaldean kontrahormak dauzka eta arkupe emokatua. Oinean dago kanpandorrea.
Eliz barruan beste guztien gainetik azpimarragarri da Ama Birjina Jasokundekoari eskainitako erretaula nagusia, XVII. mendekoa: erretaularen gorenean Kalbario bat ageri da. Alboetako erretaulak XVIII. mendekoak dira. Aipagarri da, era berean, XVI. mendeko ur bedeinkatu ontzia.
