ARTEA

Andre Maria Jasokundearen eliza

Fitxa

  • Izena : Andre Maria Jasokundearen eliza
  • Herria : Donemiliaga
  • Helbidea : Etxano,5
  • Auzoa : Luzuriaga
  • Eskualdea : Arabako Lautada
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XV, XVI
  • Aro orokorra : Erdi Aroa/Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XIII, XIV, XVIII, XIX
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista, Barrokoa, Neoklasikoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har. Teilaberrituta.
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak gangetako zenbait gunetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau herriko goiko aldean dago. Erdi Aroko aztarnak gordetzen ditu, hala nola portada eta harlandu batzuk, baina oro har XVI. mendekoa da.

Eraikinak oinplano basilikala du, bi ataletan banatuta, eta izar itxurako nerbio gangaz estalita dago, zeinetan giltzarri leunak dauden. Jatorrizko euskarriak erreforma neoklasikoekin estali zituzten. Oinean koru dinteldu bat ikus daiteke, bi zutabe toskanarren artean.

Kanpoaldean kontrahorma sendo batzuek eusten diete hormei.

Hegoaldean arkupe zarpail samarra du, egoera kaskarrean, eta Erdi Aroko portada, berriz, bikaina da, naro apaindutako lau arkibolta eta trasdosa dituen arku zorrotz batekin; eusten dioten kapitelak ere oso apainduta daude.

Argia hegoaldeko hormaren goiko aldean dauden leiho zabaletatik sartzen da; gaur egungo materialez itxita daude horiek.

Sakristia, kanpoaldean, erlaitz batek errematatzen du, eta hainbat leiho ditu, tartean burdinsare barroko ederrak dituztenak.

Dorrea hego-mendebaldean dago, eta baserri estilokoa da. XIX. mendeko kanpai gorputz bat du, lau arkutan irekia.

Eliza manposteriaz egina da, baina harlandua du bao inguru, kontrahorma eta dorrearen goiko gorputzean.

Barrualdean XVI. mende amaierako edo XVII. mende hasierako harrizko pulpitu bat aurki daiteke.