ARTEA

Andre Maria Jasokundearen eliza

Fitxa

  • Izena : Andre Maria Jasokundearen eliza
  • Herria : Donemiliaga
  • Helbidea : Zadorra, 2
  • Auzoa : Munain
  • Eskualdea : Arabako Lautada
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XIII, XV, XVII, XVIII
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista, Barrokoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Zenbait gunetan ona. Zenbai gunetan eskasa
  • kontserbazio_akatsak : Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarrietan
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Lautadan dagoen Donemiliagan oso ezaguna da Barriako Santa Maria monasterio zistertarra, baina badira, horrez gainera, beste eraikin batzuk oso interesgarriak. Jasokundeko Ama Birjinaren eliza gotikoa da horietako bat. Zadorra ibaiarekiko paralelo, herria alderik alde igarotzen duen errepidearen ondo-ondoan dago.

Areto erako oinplanoa du elizak; burualdea ere badu eraikina baino estuxeagoa. Barrualdea gurutze gangaz estalita dago, lehen atalean tertzeletedunez eta bigarrenean lokailu makurtuz. Ebanjelio aldeko horman kokatuta dago Bikuñatarren kapera interesgarria, Berpizkundekoa. Epistolakoan, berriz, sakristia, eta oinean korua arku beheratu batean bermatuta. Sarrerako arkupearen aurrean altxatzen da kanpandorrea; dorreak lauki formako oinplanoa du eta lau atal ditu inpostaz bereizita. Gorenekoan daude kanpaiak. Azpimarragarri da kanpai horma txiki bat ere, estiloz barrokoa.

Hain zuzen hortxe dorrearen azpian dago Erdi Aroko portada, arkupe batek babestuta. Arku zorrotz baten forma du arkibolta baketoidunekin hornituta. Arkuaren atzeko pilastra apaingarri xakeztatuekin eta hosto ilarekin apainduta dago.

Eliza kanpotik manposteriaz egina da, baina burualdeko atalak, Bikuñatarren kapera, arkupe-dorrea eta portada harlanduz eginak dira.

Barruan ikus daitezke XVIII. mendeko horma irudi margotuak, bataiarria, XVII. mendeko erretaula nagusi bikain bat eta abar.