ARTEA

Andre Maria Jasokundearen eliza

Fitxa

  • Izena : Andre Maria Jasokundearen eliza
  • Herria : Kuartango
  • Helbidea : Andagoia
  • Auzoa : Andagoia
  • Eskualdea : Añana
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XII, XVII, XVIII
  • Estiloa : Errenazentista
  • Beste estilo batzuk : Erromanikoa, Barrokoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Eskasa oro har.
  • kontserbazio_akatsak : Akats larriak oro har hormetan. Akats larriak oro har estalkietan. Akats larriak gangetako zenbait gunetan. Akats larriak oro har instalazioetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Arabako Kuartango udalerriko Andagoia auzoan dago, Añana deritzan eskualdean.

Habearte angeluzuzena du hiru ataletan zatituta, eta mentsula gainean dauden ganga nerbiodunek estaltzen dute. Burualdea poligono formakoa du, oinplano karratuarekin, ertz ganga batez estalita. Kapera bat bada bertan San Antoni eskainia. Hirugarren atala bigarrena baino bi aldiz handiagoa da eta kanoi ganga batez estalita dago; bertan dago kokatuta Otsoatarren kapera, familia horretakoek emandako bi irudirekin. Oinean koru bat dago. Kanpoaldean portada ikus daiteke, zirkuluerdiko arkuarekin, hamaika dobelaz hornitua, baita kanpandorrea ere, manposteriaz egina, sartaldera begira. Baserri estiloko arkupe bat ere badu, zurajezko teilatuarekin.

Erretaula nagusia neoklasikoa da, eta ebanjelio aldeko kaperakoa Berpizkundearen azkenaldera egina, Andra Mari erromaniko tipologiako batekin.