ARTEA

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Fitxa

  • Izena : Andre Maria Jasokundekoaren eliza
  • Beste izen batzuk : Alkaingo Santa Maria
  • Herria : Gabiria
  • Helbidea : Elizako plaza
  • Auzoa : Herrigunea
  • Eskualdea : Goierri
  • Lurraldea : Gipuzkoa
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XV
  • Aro orokorra : Erdi Aroa
  • Beste mende batzuk : XVI, XVII, XVIII
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista, Barrokoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gune jakinetan.
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa.
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau, Alkaingo San Maria ere esaten zaiona, Gabiria udalerri gipuzkoarrean dago, Goierrin.

Eliza gotikoa da, areto erako oinplano angeluzuzena du, hiru habearte eta abside poligono formakoa. Erdiko habeartea ertz gangaz estalita dago lehen hiru ataletan, eta gurutze ganga konplexuz burualdearen aurreko atalean. Alboetakoak ilargixka eta gurutze gangek estaltzen dituzte. Ebanjelio aldean dagoen bao zirkulu formako batetik eta epistola aldeko beste angeluzuzen batetik sartzen da argia eliz barrura.

Eraikinaren oinean dagoen portada zeharkatu behar da barrura sartzeko. Portada hau protogotikoa da, eta lau arkiboltako ojiba atea du. Portada hori babestuz zurezko armazoi batez estalitako eliz atari bat dago. Portada parean hiru arku karpanel daude, eta bi alboetan zirkuluerdiko arkuak. Harlanduz eta harlanduxkaz egina da. Kanpandorrea XVIII. mendean altxatu zuten.

Barrualdeko elementu apaingarrien artean aipagarri da erretaula nagusia, XVIII. mendeko bigarren zatian Migel eta Tomas Jauregik egina; alboetan dauden beste erretaulez gainera, hainbat irudi ere ikusgarri dira.