Andre Mariaren eliza
Fitxa
- Izena : Andre Mariaren eliza
- Herria : Gautegiz-Arteaga
- Helbidea : Eleizalde, 10
- Auzoa : Zelaieta
- Eskualdea : Busturialdea
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XIII, XVII, XIX
- Estiloa : Errenazentista
- Beste estilo batzuk : Gotikoa, Neoklasikoa
- Balioestea : Oso ona
- Kontserbazioa : Ona oro har
- Jabetza : Ondare erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Oinplano karratuko eliza da, burualde angeluzuzena du, dorre oktogonala kanpaiekin eta eraikin bat erantsita.
Oinaren gaineko fatxadapean dago arkupea; horrek hamar metro luzeko marmolezko bi pilastra ditu. Bertan dagoen portada Ereñoko haitzurdinez egina da, estiloz neoklasiko-barroko alderakoa, eta sarrera dinteldua du.
Arkupean sarbide bat eta bao bat nabari dira, biak itxita, eta leihate gotiko txaranbeldua.
Dorre oktogonalak kanpandorre lauki formako batekin errematatzen du fatxada.
Ezkerraldeko fatxada arkupearekin batera luzatzen da. Horman hiru leihate zorrotz eta txaranbeldu ageri dira, eta estribo sendo bi. Arkupean ojiba portada txaranbeldu bat irekitzen da, eta lau zutabetxo ditu kapitel bejetalekin.
Sarbide horren ondoan beste ojiba itsu bat dago, eskuinaldeko fatxadan, arkupeari eusten dioten matxoi sendo eta mentsulekin.
