Andre Maria Jasokundekoaren eliza
Fitxa
- Izena : Andre Maria Jasokundekoaren eliza
- Beste izen batzuk : Nuestra SeÑora del Buen Seguro o de Irun
- Herria : Iruraitz-Gauna
- Helbidea : Alaiza, 8
- Auzoa : Alaiza
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Eliza
- Eraikuntza data : 1508
- Mendea : XIII
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XVI, XVIII
- Estiloa : Gotikoa
- Beste estilo batzuk : Errenazentista, Barrokoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- kontserbazio_akatsak : Akats txikiak gangetako zenbait gune jakinetan
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Arabako Lautadan dagoen Alaiza auzoko Andre Maria Jasokundekoaren eliza ezaguna da bere hormetan ageri diren margolanengatik; horrez gainera, erakinaren arkitektura bera ere oso interesgarria da.
Oinplano angeluzuzena du elizak, bi habearte, bata nagusia eta horrri atxikia bestea; arku fajoietan bermaturik dagoen kanoi gangaz estalita dago lehenbizikoa. Bi habearteak arku toralen bidez daude komunikatuta. Absidea zirkuluerdi formakoa da eta habearteak baino garaiera txikiagoa du, eta labe-habearte batez inguratuta dago. Garaipen arku batek bereizten ditu habeartea eta burualdea. Kanpai horma du, estilo barrokoan egina.
Elizan sartzeko bi sarbide dira. Lehenbizikoak, XIII. mendekoak, arku zorrotza du arkiboltarekin, guztia lau baketoi apaindutan finkatuta. Bestea ere horren antzekoa da, baina bost arkibolta ditu eta xakeztatua da.
Ia dena manposteriazkoa da, baina puntu nobleetan, kanpai horman, arkupean-eta, harlandua ageri da.
