ARTEA

Andre Maria ermita

Fitxa

  • Izena : Andre Maria ermita
  • Herria : Iurreta
  • Helbidea : Goiuria, 3
  • Auzoa : Goiuria
  • Eskualdea : Durangaldea
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Ermita
  • Mendea : XVIII
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XI
  • Estiloa : Barrokoa
  • Beste estilo batzuk : Prerromanikoa
  • Balioestea : Nahiko ona
  • Kontserbazioa : Ona oro har
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Iurreta udalerria Durangaldean dago, Bizkaiko ekialdeko eskualdean, alegia. Goiuria auzoan Andre Maria ermita bisita dezakegu.

Gaur egun ermitan ikus daitekeena XVIII. mendekoa da oro har, sakristia izan ezik, hori XIX.ekoa baita. Gauzarik aipagarriena, leihatila prerromanikoa da: elementu hau, seguruenik, bertan zegoen antzinako ermitakoa da, eta gerora berrerabili egingo zuten.

Gaur egun dagoen ermita oinplano angeluzuzenekoa da. Absidea zuzena du, eta horri erantsita sakristia dago, zeinean bao dinteldu bat irekitzen den. Atea eta gainerako leihoak ere -hegoaldera begira irekitzen dira- dintelduak dira. Multzoaren gainean lehen aipaturiko leiho monolitiko prerromanikoa nabarmentzen da: leihoak bi irekidura bertikal ditu, erdian dagoen zutabetxo batek banatuta, eta zutabetxoak bi bozel ditu basa eta kapitel gisa.

Hormak manposteriaz eginda daude