ARTEA

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Fitxa

  • Izena : Andre Maria Jasokundekoaren eliza
  • Herria : Kanpezu
  • Helbidea : Bajo el Portiko, 6
  • Auzoa : Kanpezu
  • Eskualdea : Arabako Mendialdea
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XIV
  • Aro orokorra : Erdi Aroa
  • Beste mende batzuk : XIII, XVI, XVIII
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista, Neoklasikoa
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Araba herrialdean sartaldera, Kanpezu udalerrian dago Andre Maria Jasokundekoaren parrokia, Castillo eta Bajo el P#&243;rtico kaleen artean.

Oinplano angeluzuzena du elizak eta habearte bakarra, eta bertan kapera bat baino gehiago dago. Habearte hau, lehen zatian, zortzi zatiko ganga batek estaltzen du, eta hortik burualderaino gurutze ganga batek.

Portada nagusiak arku arkozano baten forma du; arkuaren barruan, tinpanoan, Jesusen Hobiratzea dago zizelkatuta, eta hau inguratuz arku zorrotz bat eta tradosa duten hainbat arkibolta daude. Sarbide osoa alfiz batek inguratuta ageri da, eta alfiza bolazko erlaitz batek eratzen du, zeina alboetako bi pilastratan bermatuta dagoen; pilastrek pinakulu bana dute erpinean.

Antzinako elementu arkitektonikoen aztarrenak badira oraindik ere elizan, esate baterako, Ebanjelio aldean, triforio batenak, eta iparraldean, berriz, egungo sarreraren ondoan zegoen portada zaharrarenak.

Barruan azpimarragarri dira bi hilobi gotiko eta aldare nagusi barroko churriguereskoa.