ARTEA

Andre Mariaren eliza

Fitxa

  • Izena : Andre Mariaren eliza
  • Herria : Mañaria
  • Helbidea : Andra Mari kalea,8
  • Auzoa : Herrigunea
  • Eskualdea : Durangaldea
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XVII, XIX, XX
  • Estiloa : Barrokoa
  • Beste estilo batzuk : Neoklasikoa
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa.
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Durangaldeko herri txiki bat da Mañaria. Mendiz inguratuta dago eta basotik eta nekazaritzatik bizi dira bertakoak. Hortxe dago Andre Mariaren eliza.

Basilika erako oinplanoa du, eta habearte bakarra herri estiloko teilatuz estalita; estriboak hormei atxikita daude eta horiexek eusten diote teilatuari. Oinean dago sarbide nagusia, kanpandorrearen ondoan. Elizak inguru osoan arkupe bat du.

Eskuin alboko fatxada itsua da, ezkerrekoan, aldiz, bada gauza franko: hasteko, hiru kontrahorma daude bertan, eta hiru leiho zirkuluerdiko arkuekin eta beste leiho bat, frontoi hiruangeluar batek errematatzen duena. Horiez gainera, eskultura erromaniko bat bi irudirekin eta animalia mitologiko batekin, sarrera ojiba arkuduna, amerikar motibo indigenekin apainduta eta, azkenik, ezker albo osoari gaina ematen diola, kanpai horma bat gurutze batek errematatuta.