«« Artea
Andre Maria ermita
Fitxa
- Izena : Andre Maria ermita
- Beste izen batzuk : Goikiriko ama birjina eta Andre Mariaren Jaiotza
- Herria : Orozko
- Auzoa : Goikuria, 16
- Eskualdea : Orozko-Urduña
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Ermita
- Mendea : XVIII
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XIX
- Estiloa : Baserri estilokoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Orozkoko Goikuria auzoan dago, oinplano angeluzuzena du eta hiru isurki. Kanpoaldean, elizaren oinean eta alboan, arkupe bat du.
Bi sarbide dinteldu ditu. Azpimarragarri da kanpai horma, gorputz batekoa akrotera esfera formakoekin apaindua, barruan ezkila duela.
Manposteriaz egina da eraikina, baina harlandua du bao, sarbide eta angeluetan.
