Andre Maria Jasokundearen eliza
Fitxa
- Izena : Andre Maria Jasokundearen eliza
- Herria : Sopuerta
- Helbidea : Mercadillo(Santa Maria),1
- Auzoa : Mercadillo
- Eskualdea : Enkarterriko Haranak
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Eliza
- Egilea : Joan Setien
- Eraikuntza data : 1678
- Mendea : XVII
- Aro orokorra : Aro Berria
- Estiloa : Errenazentista
- Beste estilo batzuk : Barrokoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa.
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Enkarterrin dago Sopuerta, mendiz inguratuta, eta oso ezaguna da herriko auzo batean, Urrestietan, garai batean Bizkaiko Batzar Nagusiak biltzen zirelako.
Basilika erako oinplanoa du, oinean kanpandorrea eta albo batean arkupea. Kanpandorrea karratua da eta hiru gorputzetan zatituta dago: beherenean zirkuluerdiko arku batzuk daude eta horietatik barrena portada nagusira joaten da. Estilo klasikoan egina da portada, eta bertan nitxo bat dago Ama Birjina Haurrarekin ageri duen irudi batekin. Arkupearen zurajeak osorik estaltzen du alboko fatxada, eta horma txiki baten gainean zutik dauden burdin urtuzko zortzi zutabetan dago bermatuta. Hormetan dauden zirkuluerdiko lau baotatik sartzen da barrura argia.
Manposteriaz egina da eraikina.
