ARTEA

Andre Mariaren ermita

Fitxa

  • Izena : Andre Mariaren ermita
  • Herria : Zeberio
  • Helbidea : Zeberiogane
  • Auzoa : Zeberiogane
  • Eskualdea : Arratia
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Ermita
  • Eraikuntza data : 1617
  • Mendea : XVII
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XIX
  • Estiloa : Barrokoa
  • Beste estilo batzuk : Neoklasikoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Zeberiogane auzoan dagoen ermita hau 1991n erabat zaharberritu zen. Eraikin handia da, ezkerreko aldean sakristauaren etxea erantsita dauka, oinplano angeluzuzena eta hiru isurialde ditu.

Kanpoaldean arkupea eta eskuin alboan hiru kontrahorma nabarmentzen dira.

Bi gorputzeko kanpai horma handia du, kanpai bakarra, eta burdinazko gurutze batek eta haize orratz batek errematatzen dute; haize orratza sei akrotera esfera formakoz apainduta dago.

Ermita inguruan arkupea dago, eta bertan zurezko mahaiak eserlekuak atxikita dituztela.

Zirkuluerdiko arkupetik sartzen da barrenera. Arkuaren gainean harrizko xafla bat ageri da idazkun honekin: "AÑO DE 1815". Xafla berri bat ere ageri da idazkun honekin: "JUAN INAZIO IRURETA ABADEA ZEBERIOKO HERRIAK EZ ZAITU EGUNDO BE AHAZTUKO 1937-1995"...