Andre Mariaren Jaiotzaren eliza
Fitxa
- Izena : Andre Mariaren Jaiotzaren eliza
- Herria : Burgu
- Helbidea : Abrevadero, 13
- Auzoa : Añua
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XIV
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XIII, XVI, XVII
- Estiloa : Gotikoa
- Beste estilo batzuk : Erromanikoa, Errenazentista
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Arabako Lautadan, Burgu udalerrian dago Andre Mariaren Jaiotzaren eliza. Oso garai desberdinetako estilo arkitektonikoak suma daitezke bertan nahas-mahas: erromanikoa, gotikoa, errenazentista. Azken urteetan Arabako Foru Aldundia gogotik saiatu da eliza zaharberritzen.
Bi aldi ongi berezitan egina da: burualdeari dagokiona Erdi Arokoa da, eta gainerako guztia, habeartea (bakarra), korua, kapera, sakristia eta dorrea, geroagokoa.
Burualdea da zaharrena eta interesgarriena. Absidea oktogonala da -bost alde ditu- eta Arabako protogotikoaren adibiderik onenetakoa da. Abside horren alde bakoitza baketoien bidez bakartuta dago eta arkuteria zorrotza du; arkuek absideko hormatalean eta hegoaldera irekita dagoenean bakarrik ditu baoak. Burualdean, gorenean, alderik alde harburu apainduz hornituriko erlaitz ederra dago.
Habeartea manposteriaz egina da.
