ARTEA

Enzinako Ama Birjinaren Santutegia

Fitxa

  • Izena : Enzinako Ama Birjinaren Santutegia
  • Herria : Artziniega
  • Helbidea : A 664 Balmaseda-Gasteiz errepidea, 3
  • Auzoa : Mendieta
  • Eskualdea : Aiaraldea
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Santutegia
  • Eraikuntza data : 1498
  • Mendea : XV, XVI
  • Aro orokorra : Erdi Aroa/Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XVII, XIX
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Barrokoa
  • Balioestea : Oso ona
  • Kontserbazioa : ona oro har
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gunetan.
  • Jabetza : Ondare erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Araba herrialdeko iparraldean, Artziniega udalerrian dago Arteko Ama Birjinaren Santutegia. Arabako arkitekturan leku nabarmena du eliza honek. 1220. urte inguruan Ama Birjina artzain neskatila bati agertu omen zitzaion. Badirudi data hori nahiko zuzena dela, XIII. mendeko Arteko Ama Birjina bat bada-eta horren lekuko izan daitekeena. Eliza XV. mende hondarrean eta XVI.aren hasieran altxatu zuten; dena dela, gauza segurra da 1404. urtean Santutegia hor zegoela.

Arkitekturari dagokionez, oinplano latindar formako eraikina da, hiru habearte ditu, arkupe bikain-bikaina, koruaren gainean kanpandorrea eta, elizari erantsita, ostatua.

Arkupea benetan ederra da, harlanduzkoa, lau arku dituela aitzinaldean eta bat alboan. Leihoak xumeak dira, arku zorrotzez osatuak. Bi arrosa leiho gotiko eta bi okulu ditu.

Elementu arkitektonikoengatik eta barruan dituen elementu bikainengatik oso azpimarragarria da Arteko Ama Birjinaren Santutegia. Erdiko hebeartean, esate baterako, Errege-erregina Katolikoen armarriak ageri dira, eta idazkun bat esaten duena eraikina noiz altxatu zen; azpimarragarriak dira, bestalde, Kristoren eta Mariaren anagramak, Errege Don Karlosen hitzak, gangetako giltzarrien margo dekorazio ederra, bataiarria... Erretaula Nagusia —ez da Santutegiko bakarra—, Euskal Herriko ederrenetarikoa da. Horrez gainera, azken judizioaz muralak ditu, Andra Mari gotiko bat, ustez XII. eta XIV. mende artekoa, eta beste taila handi bat, antzina-antzinakoa. Horregatik esan daiteke bazela hor lehendik eliza erromaniko bat. Ebanjelio aldean San Kristobal de la Camara Murga gotzainaren hilobia dago.