ARTEA

Doloreetako Ama Birjinaren ermita

Fitxa

  • Izena : Doloreetako Ama Birjinaren ermita
  • Herria : Dima
  • Helbidea : Elexalde, 6
  • Auzoa : Elexalde
  • Eskualdea : Arratia
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Ermita
  • Eraikuntza data : 1716
  • Mendea : XVIII
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Barrokoa
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Ermita, arkupeduna, etxebizitzen artean dago, Dimako herrigunean, eta bertara Udaletxeko plazatik San Pedro parrokiaraino doan granito-harrizko galtzadatik iristen da. Elizatik metro gutxira aurkituko dugu Doloreetako Amaren ermita hau, duen balio arkitektonikoagatik herrialdeko nabarmenenetakoa dena.

Elizak oinplano angeluzuzena du eta burualde oktogono formakoa, nerbio erradialeko gangarekin eta, aurreko atalean, zortzi zatiko gurutze gangarekin. Bi atal horiek mentsula gainean oinarritutako arku fajoi batek bereizten ditu.

Hormetan zehar harlandu ilara bikoitza ikus daiteke.

Sarrerako fatxada XIX. mendeko eraikin herri-neoklasikoen artean dago, eta hainbat plinto alturen gainean itsatsitako pilastra korintoarrek enkoadraturik dago. Pilastra horiek, kapitel estilizatuen gainean, erlaitz leun bat dute erremate gisa. Arkuetako enjutetan bi nitxo ageri dira, irudi ezezagun batzuekin.

Fatxadaren aurrean arkupe zabal bat dago, bost zutabe toskanarretan ezarria, zeinak hormatxo baxu baten gaineko plintoetan oinarritzen diren. Arkupeko estalkia zurgin lana da, eta zurezko taila du erdiko giltzarrian, angeluetako zeharrormetan eta teilatu hegaleko kanaletan (lehenengoan irudi bejetalak dira, eta bigarrenean bolutak).

Sarreran zirkuluerdiko arku dobelatu zabal bat dago, pilastra gainean ezarria. Arkuaren trazatu osoa kasetoi gai bejetal eta geometrikodunekin apainduta dago. Arkuko giltzarrian tiara eta San Pedroren giltzak ageri dira, 1716 datarekin. Sarrera ixten duen burdin sarea oso ederra eta kalitate onekoa da.

Arkuaren alboetan maskor formako ur bedeinkatu ontzi bana dago.