Elizmendiko Andre Mariaren ermita
Fitxa
- Izena : Elizmendiko Andre Mariaren ermita
- Herria : Harana
- Helbidea : Elizmendi, 17
- Auzoa : Kontrasta
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Ermita
- Eraikuntza data : 1778
- Mendea : XII
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XX
- Estiloa : Erromanikoa
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Herritik landa, hegoaldera, muino baten gainean dago ermita. Kofradia bat eduki zuen, 1713. urtean onartutako ordenantzekin.
Kontrastako barrutian dagoen ermita bakarra da Elizmendi; garai batean baziren hor zortzi ermita.
Oinplano angeluzuzena du ermitak, absidea zirkuluerdi formakoa eta sakristia ezker besoko aurreko atalari atxikia. Bi isurki ditu estalkiak, teilatu laua du habeartean, eta burualdean labe ganga, apaindurarik gabeko garaipen arkuarekin.
Jatorrizko eraikuntzako burualde erromanikoa gordetzen da oraindik ere, hilarri erromatarrekin egina. Hamar harburu baldar zizelkatuk errematatzen dute absidea; hilarri erromatarretan agertzen diren motiboekin apainduta daude harburuok.
Hegoaldetik sartzen da eliz barrura; sarbidea dinteldua da, eta bertan hilarri bat eta atalasean beste bat ikus daitezke.
Burualdea harlanduzkoa da eta manposteriazkoak gainerako horma guztiak, zementuz emokatuak.
Ermita ondoan, hegoaldera, Erdi Aroko hilobi kristauen aztarnak daude.
Barruan erretaula nagusi barrokoa nabarmentzen da, eta bertan XVI. mendeko Ama Birjina baten irudia dago. Alboetan ere badira erretaulak San Joanen eta San Adrianen irudiekin.
