ARTEA

Erresidentziako eliza

Fitxa

  • Izena : Erresidentziako eliza
  • Beste izen batzuk : Jesusen Bihotzaren eliza
  • Herria : Bilbo
  • Helbidea : Urkijo Zumarkalea, 7
  • Auzoa : Abanto
  • Eskualdea : Hego Uribe
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Eliza
  • Egilea : Jose Maria Basterra
  • Eraikuntza data : 1891
  • Mendea : XIX
  • Aro orokorra : Orainaldiko Aroa
  • Estiloa : Historizista
  • Balioestea : Oso ona
  • Kontserbazioa : ona oro har
  • Jabetza : Ondare erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Erresidentziako Eliza edo, beste izen ezagun batekin esanda, Jesusen Bihotzarena, Bilboko enblematikoenetakoa da.

Hiru habearte ditu eta sei atal, abside oktogonalarekin. Gurutze gangaz estalita daude habearteak, eta albokoen gainean, tribuna balitz bezala, bi galeria jarraitu handi daude. Arku hirulobulatu formako baoetan beirate batzuk ikus daitezke. Sarbideak arku zorrotza du arkiboltekin eta gabletearekin, eta horien gainean ilara bat bao txiki eta arrosa leiho bat ageri dira. Fatxada bi pinakulu handik errematatzen dute alboetan.

Barrua apain-apaina da: zutabeak, pilareak... den-denak margotuta daude. Erretaula nagusian sartuta Jesusen Bihotzaren irudi bat ageri da. Elizaren oinean goi koru bat dago.