ARTEA

Eskolunbeko Andre Mariaren santutegia

Fitxa

  • Izena : Eskolunbeko Andre Mariaren santutegia
  • Herria : Kuartango
  • Helbidea : Katadiano, z/g
  • Auzoa : Katadiano
  • Eskualdea : Añana
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Santutegia
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XVIII, XX
  • Estiloa : Gotikoa, Errenazentista
  • Beste estilo batzuk : Baserri estilokoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • Jabetza : Ondare erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Santutegia Katadianotik ia kilometro batera dago, ipar-ekialdean, errekasto baten ertzean aisiagunerako egokitu den paraje eder batean.

Elizak oinplano angeluzuzena du, burualde zuzenarekin, eta ezkerraldean aterpe gisa erabiltzen den interesik gabeko eraikin bat du erantsita. Bi ataletan zatitutako habearte bakarra du, tertzeletezko ganga batez estalia; lehenengo ataleko giltzarriak zizelkatuta daude. Atalak bereizten dituzten mentsuletan, alde batean, aingeruak ageri dira, zizelkatuta, San Pedroren giltzak dituen koroa bati eusten diotela, eta beste aldean animalia hegodunez inguraturiko armarri bat.

Koruak, tribuna moduan goian, bi hegal ditu alboetan, eta harrizko karel zulo bordatu bat.

Oinean patioa dago, eta bertara ezkerraldetik sartzen da; sarbideak zirkuluerdiko arku dobelatua du.

Portada xumea da, zirkuluerdiko arkuarekin.

Okulu bat nabarmentzen da, trazeria zulo bordatua duena.

Barrualdean XVI. mendeko horma irudi bat ikus daiteke, baita erretaula nagusi plateresko ederra ere, Ama Birjinaren eta Jesusen haurtzaroko irudiekin. Alboetako erretaulak rococo estilokoak dira: eskuinekoa Santa Luziari eskainia eta ezkerrekoa, Erdi Aroko Andra Mari batekin, Ama Birjinari.