ARTEA

Etxebarriko San Agustin eliza

Fitxa

  • Izena : Etxebarriko San Agustin eliza
  • Herria : Elorrio
  • Helbidea : San Agustin,z/g
  • Auzoa : San Agustin
  • Eskualdea : Durangaldea
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XV, XVIII
  • Estiloa : Errenazentista
  • Beste estilo batzuk : Gotikoa, Barrokoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa.
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Elorrio Durangaldeko udalerri bizkaitar ederra da, Erdi Aroaren eta Aro Berriaren lekukotzat jauregi eta dorretxe ugari duena. Eraikin erlijiosoen artean Etxebarriko San Agustin eliza aipatuko da hemen. Elizari hainbat atal erantsi zaizkio egin zutenez geroztik.

Basilika oinplanoko eraikina da, hainbat gangaz estalitako habearte bakarrekoa, eta ganga horietan estilo gotiko eta gotiko itxurako elementu ugari ikus daitezke; habeartearen amaieran burualde angeluzuzen bat dago. Hiru sarrera ditu, iparraldera, hegoaldera eta mendebaldera begira. Lehenengo biek arku zorrotzeko forma dute, dobelekin, eta oso zabalak dira, baina horietatik iparraldekoa itxita dago gaur egun. Hirugarren sarrerak arku arkozanoa du, eta elizaren oinean dago.

Gainerako elementu arkitektonikoetatik hauek nabarmen daitezke: burualdearen atzean ateratzen den dorre barroko lerdena, bi gorputzekoa, kupula batez estalia; baita eraikina inguratzen duen arkupea ere, zutabe zarpailetan oinarritua.

Eraikuntzan erabilitako materiala kareharrizko harlandua da.