ARTEA

Artearen inguruko terminologia

Artearen historiarekin zerikusia duten terminoen eta izenen glosario laburra.
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  • Achelense
    Behe-Paleolitoko aldia da, eta tresna esanguratsuenak pitzagailuak, triedroak eta alde bikoak (almendra itxurako harrizko lanabesa, bi aldetatik landua eta ertz zorrotzak dituena) dira.
  • Agora eta akropolia
    Hiritarrek beren batzarrak egiten zituzten merkatu eta plaza publikoa.
  • Alegoriko
    Ezaugarri sinbolikoak dituen irudi bidez egindako ideia baten irudikapenari dagokiona.
  • Anakronikoa
    Bi garai desberdin konparatzen edo parekatzen dituen obra artistikoa.
  • André Breton
    Idazle frantsesa (Tinchebray, Orne, 1896 - Paris, 1966). Dadaisten taldera bildu zen eta Littérature aldizkaria sortu zuten; bertan argitaratu zuten Soupault-ek eta biek lehen testu surrealista (Eremu magnetikoak). 1924an Surrealismoaren manifestua plazaratu zuen eta ideia horiek aplikatu zituen bere lanetan (Nadja, 1928; Amodio eroa, 1937; Urrats galduak, 1924).
  • Antoine Bourdelle
    Eskultore frantsesa (Montauban, 1861 - Le Vésinet, 1929). Rodinen laguntzailea (1893-1903), honen eta Erromako eta antzinako Greziako eskultoreen eragin handia izan zuen (Montaubaneko hildakoen omenezko monumentua, 1893-1902; Apolorenburua, 1900; Herakles arkularia, 1909).
  • Argilunak
    Teknika piktorikoa. Argi eta itzalen arteko kontrastearen bidez modelatzen ditu formak.
  • Argizari galduaren teknika
    Moldeaketa-prozedura, jatorriz txinatarra. Brontzezko eskulturak egitea neketsua denez,lehenbizi material bigun batez, zurez adibidez, irudia sortzen da. Irudi hau material zeramikoz inguratzen da. Ondoren, egurrezko irudia kendu eta irudiaren forma duen hutsunea geratzen da. Orduan, hutsunea argizariz bete eta lortzen den argizarizko irudiari, akatsak kentzea erraza denez, ukitu bat ematen zaio. Ondoren, irudia material zeramikoz berriro inguratu, eta azkenik, argizaria urtuz moldetik kendu eta bere ordez brontze urtua isurtzen da.
  • Arkeologia
    Antzinako zibilizazioak ikertzen dituen zientzia, luzaroan iraun duten monumentu eta arte-objektuen bidez, lanabesen e.a bidez.
  • Arkitektura organikoa
    Eraikuntzak ingurune naturalean zuzenean oinarritzen duen arkitektura-mota da.
  • Arkitrabatua
    Oholez egindako sabai baten beheko zatia.
  • Arku txaranbeldu
    Aurpegi batetik bestetik baino argi handiagoa duen arkua.
  • Arku zorrotz
    Elkar ebakitzen duten bi zirkulu-zatik osatutako elementu bat da, eraikinari edertasuna eskainiz.
  • Ateburudun arkitektura
    Zutabeak eta ateburuak oinarrizko elementu gisa erabiltzen dituen eraikuntza-mota da. Ateburua zurezko, harrizko edo burdinazko elementu horizontal bat da, ate baten edo leiho baten hutsunea estaltzen duena eta goiko hormaren zamari eusten diona.
  • Ateburudun sistema
    Ateburuak erabiltzen ditu oinarri gisa. Ateburua: egurrezko, harrizko edo burdinazko elementu horizontala, ate edo leiho baten baoa estaltzen du eta gaineko hormaren kargari eusten dio.
  • Automatismo
    XX. mendearen 20. hamarkadako surrealistek erabili zuten terminoa barne-bulkada hutsez bat-batean idazteko edo pintatzeko modu bat adierazteko. Horrela inkontzientean gordetakoa askatasunez adieraztea espero zuten, aldez aurretik ezarritako arau eta ideien morrontzarik gabe.
  • Barbara Hepworth
    Eskultore britainiarra, espazio hutsak irudikatzen ditu, batzuetan sokaz edo burdin hariz indartuak. 1959an, Sao Pauloko Bienalean, Sari Nagusia eskuratu zuen.
  • Bauhaus
    Arkitektura eta arte aplikatuen eskola, W. Gropius-ek 1919an fundatua Weimar-en. Eskolako filosofia luxuzko objektu indibidualak egin gabe, funtzionalak eta estetiko atseginak egitea zen. Artista moderno ospetsu askok ikasi zuten bertan, hala nola Klee, Feininger-ek.
  • Brueghel, Jan
    Jan (izengoitia, Brueghel de Velours, "Belusezkoa") (Brussela, 1568 - Anberes, 1625). Loreak eta paisaiak miniaturagilearen xehetasunaz pintatu zituen. Imitatzaile asko eta onak izan bazituen ere, inorkez zuen haren lanen kolore-fintasuna eta distira lortu.
  • Brutalismoa
    Arrazionalismoaren proposamen erradikalenak biltzen ditu, ikuslearen begi bistan dauden materialekin. Chandigarh Indiako hiriaren proiektua da estilo honen erakusgarri.
  • Canaletto
    Giovanni Antonio Canal, "Canaletto" ezizenez ezagunagoa (1697- 1768). Venecia inork baino hobeto margotu zuen.
  • Collage
    Konposizio (plastiko, musikal, literario) bat egiteko prozedura, jatorri desberdineko elementuak elkartu eta osotasun bat sortzean datzana eta prozedura horrekineratutako konposizioa.
  • Danbor
    Kupula baten oinarria den horma zilindrikoa.
  • Der blaue reiter
    Munich-en sortutako artista espresionisten erakunde formala, 1911ean. Izena, Kandinskyren koadro batetik (Der blauereiter, 1903) eta berak eta Franz Marc-ek argitaratutako almanakatik hartu zuten.
  • Dobelak
    Arku edo ganga bat osatzeko falka itxuran tailatutako harriak.
  • Doriarrak
    Arte greziarraren lehenengo aztarnak K.a. 1150 urtean agertuko dira, doriarrek penintsula grekoa hartu ondoren.
  • El Bosco
    Pintore brabantarra (Bois-le-Duc, ~1450-1516). Eskola holandarraren aitzindari izan zen nekazarien eguneroko bizimoduari buruzko pintura naturalistekin, eta, gainera paisaia-pinturari ekiteko etorkizunerako modua finkatu zuen. Bere koadroetan, izaki arraroak eta gizaki-zatiak, animali puskak eta higidurarik gabeko tresnen zertzeladak elkarren ondoan azaltzen dira, horrela, giza eromenari eta gaiztakeriari buruzko ideiak azalduz (Zazpi bekatu kapitalak, Ecce Homo, Zekenaren heriotza, Delizien lorategia, Epifania eta Azken Judizioa).
  • Enpastatu
    Mihise gainean inprimazioa estaltzeko adina kolore jarri.
  • Entziklopedista
    Frantzian 1751n argitaratzen hasi zen Entziklopedian parte hartu zutenetako idazle bakoitza; obra horrek oinarri zuen arrazionalismoaren jarraitzailea.
  • Erlikia
    Santu edota santa baten gorputzaren, edo berarekin zerikusirik duen zerbaitengorputz-atal edo edonolako gauza, fededunek gurtzen dutena.
  • Erretaula
    1. Aldarearen atzeko hormanpintura, eskultura eta bestelako apaingarriz osaturikezartzen den pieza. 2. Pintura-lauki handia,bereziki elizetan ezartzen direnetakoa. 3. Gertaera bat,bereziki Bibliakoa, irudikatzen duen koadro-segida.
  • Erromaniko
    Europan, milurtekoaren hasieratik estilo gotikoaren agerpena arte (XII. mendearen bigarren erdia), egin ziren obren multzoa, bereziki obra arkitektonikoena.
  • Espresionismoa
    Eskola edo korronte estetiko honek forma eta orekaren bidez lortutako espresioaren intentsitatea du oinarri bere lanetan. Inpresionismoarekin kontrajarrian sortu zen.
  • Eszenografia
    Eszena-dekoratuak diseinatueta egiteko artea; dekoratuen multzoa.
  • Figurazio
    Gizakiaren edo naturaren irudiak arte eredu gisa erabiltzen dituen korronte artistiko zabala. XX. mendeko abangoardiak jaio arte, mendebaldeko artearen oinarria izan da.
  • Flamigeroa
    XIV. mendetik aurrera estilo gotikoak ezaugarri berriak hartuko ditu, oparotasuna nagusi. Gotiko flamigero edo flamboyant izenaz ezagututako estiloa da.
  • Frisoa
    Erlaitzaren zatia, hostoak eta bestelako adornuak jartzen direna. Hormen beheko zatia apaintzeko erabiltzen den marmol, azulejo, pintatutako paper eta abarren zerrendari ere horrela deitzen zaio.
  • Funtzionalismoa
    Lanaren funtzioa formaren aurretik bilatzen duen korronte arkitektonikoa, funtzionalismoa teknikoa izan ezik, funtzionalismo teknikoak funtzionalitatea bilatzen baitu soilik.
  • Giotto
    Pintore eta arkitekto italiarra (Colle di Vespignano, Mugello, 1266 edo 1276- Florentzia, 1337). XIV. mendeko pintore eraberritzailea, Mendebaldeko pintura modernoaren sortzaileetako bat izan zen eta Errenazimentuko aitzindari. Tradizio bizantziarraren arauetatik aldentzea eta errealismo gehiagoz irudikatzea izan zuen ezaugarri nagusia. Bolumena eta espazioa ikertu zituen batez ere, eta pintatutako paisaietan perspektiba landu zuen. Bereziki, gai biblikoak erabili zituen. Bereak dira Bardi kaperako freskoak.
  • Grifoa
    Animalia mitologikoa, arranoaren burua, hegoak eta aurreko hankak, eta lehoiaren gorputza dituena.
  • Gurutzadura
    Eliza bateko nabe nagusia eta hau zeharkatzen duena gurutzatzen diren espazioa.
  • Happening
    Adierazpen artistikoa; ekintzak espontaneoki, aurretik prestatu gabe, sortzendira eta publikoaren eskuhartzea da ezaugarri nagusia. 1952an sortu zen, John Cage musikari eta konpositore estatubatuarraren eta bere ikasle Allan Kaprow-en esperientzietatik jaioa.
  • Henna
    Jatorriz Arabiakoa den zuhaixka. Bere hostoetatik hauts gorri bat lortzen da, ilea eta gorputzeko hainbat zati apaintzeko erabiltzen dena.
  • Ikasleen Egoitza
    Irakaskuntzaren Erakunde Libreak 1910ean sortua, Ikasleen Egoitza, Espainiako lehen kultur egoitza eta Europan gerrartean zientziaren eta artearen sorkuntza- eta trukaketa-esperientzia emankorra izan zen.
  • Inpresionismoa
    XIX. mendean Frantzian sortutako pintoreen korrontea. Koloreen erabilera berezian oinarritzen da. Koadroan orbainak pilatzen dira eta ikuslearen begitan zentzua hartzen dute, inpresio moduan. Estilo honek pintura klasikoarekin apurtu zuen eta arte abangoardistei eta abstraktuei bide eman zien. Artista inpresionisten artean Renoir, Degas eta Van Gogh aurkitzen ditugu.
  • Jacob Epstein
    AEBetan jaio zen margolari eta eskultore britainiarra. Azal latz eta irregularra zuten brontzezko irudiak landu zituen. Ospea Oscar Wilde-n hilobiari esker bereganatu zuen; izan ere, biluzik zegoen aingeru baten irudia aurkeztu baitzuen, publikoaren harridura eraginez.
  • Jadea
    Harri erdibitxia, zuri edo berde antzekoa, orban gorrixka edo moreekin.
  • Kapera-maisua
    Tenpluetan abesten den musika egin eta zuzentzen duen maisua.
  • Kasetoiak
    sabai edo gangetan agertzen den apaingarri-mota, moldura, erliebe eta eskultura dituena.
  • Keinu-informalismoa
    70. hamarkadan Estatu Batuetan sorturiko abangoardiazko pintura korrontea. Garrantzia handiagoa du pintorearen gesto edo keinuak, lortutako pintura emaitzak baino. Eduki dezaketen agresibitatea dela eta, koadro hauek dramatismo handia adierazten dute (pintzelada gogorrak eta lientzo rasgatuak nagusi dira). Jackson Pollock da sortzaileetako bat, nahiz eta autore honek lirismoa agresibitatea baino gehiago erabiltzen duen.
  • Labar-pintura
    Haitzuloen barrualdearekin lotuta zegoen adierazpen artistikoa, pinturetan gauzatzen zena. Irudikatzen zituzten espezietako batzuk (esaterako mamuta) desagertu egin ziren.
  • Linterna
    Eraikin batzuen gainean eta elizen kupulak errematatzeko ipintzen den dorretxo zabaleraz baino garaieraz handiagoa eta leihoduna.
  • Luis Buñuel
    Zine-zuzendari espainola, Mexikon nazionalizatua (Calanda, Aragoi, 1900 - Mexiko, 1983). Espainiako lehen zine-kluba sortu zuen (1920-23). Parisen finkaturik (1923), oso gaztetatik jaso zuen surrealismoaren eragina. Lehen bi filmak, Dalírekin batera eginak, abangoardistak izan ziren (El perro andaluz, 1928; La edad de oro, 1930). 1947an Mexikon finkatu zen. Ordutik, Frantzian eta Mexikon egin zituen filmak, burgesiaren konformismoa, erlijioaren boterea eta moral tradizionalaren tabuen aurkako kritikaz bustiak betiere (Viridiana, 1961; Desiozko objektu ilun hori, 1977).
  • Makinismo
    Gizakiaren lan-indarra makinez ordezkatzen duen ekoizpen-teknika.
  • Manierismo
    XVI. m.an Italian sortueta Europan barrena zabaldu zen estilo artistikoa. Berezkoakzituen ezaugarriak landu zituen: gorputzenestilizazioa, fantasiarako joera, dinamismo handia,argi-kontrastea, etab. Estilo artifiziala landu zuten,gehiegikeriari, kontrasteari, bitxikeriari eta sofistikazioarigarrantzia emanez.
  • Mayak
    Mayen kulturako aztarnarik zaharrenak, Kristo aurreko 1500. urtekoak dira.
  • Megalitikoa
    "Mega", handia eta "litos", harria, hitzetatik datorrena. Neurri handiko harriei buruzkoa esan nahi du.
  • Meskita eta aljama
    Kultura islamikoan, erlijio-gurtzarako barruti batek eta fidelen bizitza garatzen zen auzune batek osatutako gunea.
  • Metodo paranoiko-kritikoa
    Salvador Dalík sortutako eldarnio-gertakarietan oinarritzen den ezagutza-sistema irrazional espontaneoa, amets-espazioan hainbat elementu elkartzen dituena.
  • Misterio
    Grezierako mystes hitzetik, hasiberria. Hasiberriek soilik ikus zitzaketen errituak edo gurtzak izendatzeko erabiltzen da.
  • Moai
    Rapa Nui kulturak utzi dituen harrizko irudi erraldoiak, Pazifikoan dagoen Pazko uhartean. Hainbat leinutako buruen pertsonifikazio dira eta, arbaso jainkotuenganako gurtza, Polinesian ohikoa, osatzen dute. Uharte osoan 1.000 irudi inguru zenbatzen dira, gehienak Rano Raraku izeneko sumendi-harriz eginiko estilo bereko irudiak.
  • Modernismoa
    Van de Velde-ren eskutik jaio zen arkitektura-arte korronte burgesa. Gehienbat, dekoraziora zuzendua dagoen arren, arkitektura-konponbide originalak ditu.
  • Neutralizatu
    Zerbaiten eragina moteldu edo indargabetu, kontrako ekintza bat burutuz.
  • Nihilismo
    1.Gizarte-talde baten tradiziozko balore eta sinesteak funtsik gabeak direla dioen eta delako taldearen edozein ideal kolektibo gaitzesten duen jarrera. 2.Errealitatea itxura hutsa dela, funtsezko egiarik eta printzipio etikorik ez dagoela dioen ikusmolde metafisikoa.
  • Oniriko
    Ametsetako irudi edo fenomenoei dagokiena.
  • Pagoda
    Teilatu piramidal gainjarriak dituen eraikina da; jatorriz, ekialdeko zenbait herrialdetan jainkoei eskainitako tenpluak ziren.
  • Papiroa
    Britainiar Museoan, 3.000 urte inguruko antzinakotasuna duen papiro bat dago eta, bertan, ihes egindako esklabo baten inguruko informazioa emateagatiko saria eskaintzeaz gain, esklabo horren jabeak Tebasen zeukan dendako oihalen kalitatea eta aniztasuna goraipatzen zen.
  • Phalanx
    1901ean, Munich-en, Kandinsky-k Frantziako abangoardisten obrak aurkeztu eta hedatzeko helburuarekin sortutako artisten erakundea.
  • Pilastra
    Horma baten kontra egoten den elementu arkitektonikoa, gehienetan eusteko funtzioa izaten du.
  • Pilotaren jokoa
    Kolonaurreko Ertamerikako kulturetan ohikoa den taldeen arteko jokoa; olmeka kulturatik azteka zibilizaziora arte. Kirol sakratu hau jokatzeko kautxuzko pilota lodi bat erabiltzen zen eta punteria ona beharrezkoa zen. Jokalariek debekatua zuten besoak edo hankak erabiltzea, soina eta aldaka besterik ezin ziren erabili. Ezpondan eraikitako hormek bildutako espazio zabal batean jokatzen zuten eta harrizko uztai edo estela itxurazko porteriak zituzten. Partida amaitutakoan irabazleek jokalari bat hil zezaketen burua moztuz edo bihotza erauziz.
  • Plateresko
    Espainian XVI.m.an garatutako arte-estiloa. Ezaugarri nagusia ornamentazio-aberastasunada. Pizkundea Espainian sartu zenean,gotiko flamigeroa indarrean zegoen oraindik,eta plateresko izena hartu zuen. Lehen arkitekturaerrenazentistak Pizkundeko elementu estrukturalakbaino gehiago elementu dekoratiboak erabilizituen, girgileriaz apaindutako fatxadak eta erretaulakeginez.
  • Plenairismoa
    Aire libreko pintura. Berehalakotasuna islatzeko eta zuzeneko behaketa indartzeko gogoa agertzen du, baina ez du albora uzten tailerrean gero lantzea. Plenairismoa inpresionismoarekin uztartzen baldin bada ere, Turner bezalako lehenagoko zenbait egilek praktikan jarria zuten jadanik, eta Degas bezalako maisu inpresionistek baztertu egin zuten, tailerraren aldeko hautua eginez.
  • Polikromatu
    Zenbait kolorez margotu horma bat, eskultura bat.
  • Portzelana
    Toska fin, garden, argi eta distiratsu mota bat. Kaolina, kuartzoa eta feldespatoa egosita lortzen da.
  • Rodin
    Eskultore frantsesa, eskulturaren berritzailea izan zen. Erretratuak, banakako eskulturak eta multzo monumentalak egin zituen (Pentsalaria, 1888; Musua, 1886; Balzac, 1893; Calais-ko burgesak, 1884-86). Akademizismoan hezia izan arren, lana inpresionisten antzera egin zuen, gai errealistak askatasun osoz erabiliz.
  • Sfumatoa
    Teknika piktorikoa. Lerroen silueta argi eta zehatzak kendu eta laino moduko batez lausotu ondoren, ikuslea marrazkiaren atmosferan sartzen du.
  • Sonata
    Konposizio instrumentala, eskuarki hiru edo lau mugimendu dituena, bakarlari edo talde instrumental batentzat egina.
  • Surrealismo
    Lehen Mundu-Gerraren ostean Frantzian sortutako mugimendu literario, artistiko eta filosofikoa. Helburua ez zen lan artistiko berriak egitea, baizik eta mundua ikusteko beste egitura edo tresna bat proposatzea. Surrealistek erreala/irudikatua,pentsamendua/ekintza, espiritua/materia dikotomiak hautsi nahi dituzte, hau da, bizitzaren eta artearen artean sorturiko etendura berrosatzea. Mugimenduaren ezaugarri nagusiak probokazioa eta irudimenaren eta subkontzientearen erabilera dira. Gizarte burgesak okiturik komunismora hurbildu ziren surrealistak, baina hauei askatasun-nahiak istilu ugari ekarri zizkien, eta euren artean ere hainbat zatiketa eta egozketa ere izan zituzten.
  • Tintoretto
    Pintore italiarra (Venezia, 1518-94). Bere koadroetan Bibliako gaiak, mitologikoak eta historikoak pintatu zituen(Afaria, 1547; Jesukristo apostoluen oinak garbitzen, 1547; Esklaboaren miraria, 1548). Veneziar eskolako pintore manieristetan handienetakoa izan zen.
  • Triforioa
    Elizaren erdiko nabea barrutik eta albo-nabeetako arkuen gainetik inguratzen duen galeria.
  • Trikuharriak
    Hilobi-monumentu megalitikoa. Zutik dauden bi harri edo gehiagoren gainean harlauza bat edo gehiago jarrita osatzen da, eta mahai itxura du.
  • Triptiko
    Hiru orri edo zatitan egindakopintura, alboetako zatiak erdikoaren gaineantolesten direla.
  • Tumuluak
    Lurra baino gorago jarritako hobia. Hainbat herri primitibotan hilobia estaltzeko erabiltzen zen mendixka artifiziala ere.
  • Uztai
    Metalezko eraztuna, normalean altzairuzkoa, erortzeko arriskua duen eraikuntza baten egiturako elementuak elkartu eta lotzeko erabiltzen dena.
  • Vedikoa
    Indiako lau liburu sakratuetako bakoitza, indiar erlijioaren oinarria osatzen dutenak. Usadioak dioenez, Brahmak ekarri zituen eta sanskritoz idatziak daude.
  • Velazquez
    Diego Velazquez (1599-1660), artearen historiako margolari handienetakoa, bere garaiko formak eta estiloak gainditu zituena.
  • Xilografia
    Zurean grabatutako plantxa batez eginiko inpresioa.
  • Xintoismo
    Japoniako erlijio tradizionala, budismoa bertaratu aurretikoa.Japoniako antzinako erlijiozko sineste eta errito tradizionalen multzoa da xinto eta xintoismoa. Izadi-erlijioa da; horren arabera, izadi osoa naturaz gaindiko indarrez edo kami-z beterik dago. Horienganako eta kami bihurturiko arbasoen arimenganako gurtza da funtsean xintoismoa.