Artea
Aukeratuak
Dadaismoa eta Surrealismoa
"Dada" hitza Tristan Tszara poeta errumaniarrak sortu zuen, zeinek bere agirietan esanahirik ez zuela azpimarratzen baitzuen hain zuzen ere. Beraz, absurdoa errebindikatzen zuen jarrera nihilista zen.
Arte Neoklasikoa
Greziako eta Erromako Antzinatearekiko interesa berpiztu zuten Ilustrazioko ideiak eta arkeologia aurkikuntzak Neoklasizismoko estetikaren oinarri izan ziren.
Erreportaiak
Juan Muñozen lan onenak biltzen dituen erakusketa Guggenheimen ikusgai
Londreseko Tate Galleryk osatutako erakusketan 80 pieza bildu dituzte; eskulturaz gain, marrazki, idazki eta irrati-lanak ere egongo dira urriaren 5era arte ikusgai Bilboko museoko bigarren solairuan.
Mundu guztiko arte museoak
San Petersburg-eko Hermitage Museoa
Neva ibaiaren ertzeko sei eraikin bikain hartzen ditu. Hauetan garrantzitsuena Neguko Jauregia da, Francesco Bartolomeo Rastrelli-ren lana.
Gehiago »»
Artista unibertsalak
Jan Brueghel (1568-1625)
Jan (izengoitia, Brueghel de Velours, "Belusezkoa") (Brussela, 1568 - Anberes, 1625). Loreak eta paisaiak miniaturagilearen xehetasunaz pintatu zituen.
Gehiago »»
Agenda
- "Bosteko 05" erakusketa Mungiara iritsiko da
2006/03/02-tik 2006/03/31ra - "Tutankhamon. Egiptoko basamortu azpiko altxor baten irudiak" erakusketa Bilboko Euskal Museoan
2006/02/21-tik 2006/06/11ra - "Arkieskultura" erakusketaren azken egunak Guggenheim museoan
2005/10/28-tik 2006/02/26ra
Artearen inguruko terminologia
- Pilotaren jokoa: Kolonaurreko Ertamerikako kulturetan ohikoa den taldeen arteko jokoa; olmeka kulturatik azteka zibilizaziora arte. Kirol sakratu hau jokatzeko kautxuzko pilota lodi bat erabiltzen zen eta punteria ...
Euskal Herriko museoak
Pipagongo Usatxi Museo Etnografikoa
Gehiago »»
Monumentuak
Rucellai Jauregia
Rucellai Jauregia Florentziako eraikin errenazentista garrantzitsuenetako bat da. Giovanni Rucellai merkatari ospetsuak Leon Battista Alberti arkitekto ezagunari eman zion jauregiaren eraikuntza-lanen ardura 1455ean.
Gehiago »»
- Akrotera
Frontoi baten erpinean ezarritako elementu apaingarria, estatuei edo beste edozein motibori (loreontziei, animalia alegiazkoei...) eusten diena.
- Alakatu
Zehar edo eslaian ebakiriko ertza.
- Aldaparo
Ola edo errota ibilarazteko ibaitik edo errekatik ura hartzen eta biltzen duen egitura.
- Alfiz
Apaingarri arkitektonikoa, baoa arkuan lekukotzen duen moldura edo irtengune lauki formakoa. Ia beti inpostak hasten diren puntuan hasten da, eta lurreraino luza daiteke.
- Almena
Antzinako gotorlekuek murruen goialdean edukitzen zuten zaintza eremua; formaz angeluzuzena izaten zen gehienetan, eta gaztelua zaintzen zeudenei babesa ematen zien.
- Arbotante
Beheko aldea kontrahorman bermatuz eta goiko aldea gangan, azken horren pisuaren bultzada kontrahormari igortzen dion euskarria.
- Areto erako oinplano
Oinplano basilikala dute mota honetako elizek eta, batez ere, Erdi Aroan eraiki ziren. Garaiera eta zabalera berdineko habearteak dituzte (albokoak erdikoa baino apalxeagoak dituenik ere bada), eta horregatik horma perimetraletan irekitako baoetatik sartzen da barrura argia.
- Argi
Bao baten barne dimentsio horizontala. Arkuaren euskarrien arteko distantzia horizontala.
- Arkibolta
Faxa makotu moduan arku baten kanpoko aurreko aldea eratzen duen molduren multzoa.
- Arkitrabe
Taulamendu baten beheko partea, frisoari eusten dion elementu horizontala, zutabearen eta honen kapitelaren gainean bermatzen dena.
- Arku apaldu
Garaiera edo gezia argia baino txikiagoa daukana. Arku beheratu.
- Arku beheratu
Garaiera edo gezia argia baino txikiagoa daukana. Arku apaldu.
- Arku erori
Arku kopuru bakoitiz osatutakoa, arkuon zentroak inposta lerroaren azpitik daudenean, alboetakoak izan ezik, hauen zentroak aipatu lerroan kokatzen dira eta.
- Arku eskartzano
60º-ko angelua duen arku beheratua, eta horrexegatik bere dobelen aurpegi-ebakiak triangelu ekilatero baten beheko erpinera zuzenduta dauzkana.
- Arku fajoi
Habearte bateko kanoi-gangan zintxo moduan nabarmenduta ateratzen dena.
- Arku formero
Habearte baten ardatzaren norabide zuzenarekiko paralelo doana, eta eskuarki habearte nagusia ondoko alboko habeartearekin komunikatzen duena.
- Arku gilatu
Itsasontzi baten gilaren itxura duen arkua.
- Arku golatu
Lau zirkunferentzi zatiz osatutakoaren eitea du. "S" itxurako bi profil balira bezala agertzen ditu bere formak.
- Arku karpanel
Zirkunferentzi zati desberdinez osatutako arkua, bakoitza bere zentroarekin eta betiere kopuruz bakoiti. Zirkunferentzi arku horiei guztiei dagozkien angeluek 180º osatzen dute. Ezagunena hiru zentroko karpanela da.
- Arku konopial
Erdian zorrotza eta lau zirkunferentzi arkuz osatua dagoena, elkarrekin berdinak bi alboetakoak eta bi erdikoak, baina erdiko hauek beren zentroak arkutik kanpora dituztela. Angelu guztien balioa 360º-koa da.
- Arku lobulatu
Elkarren artean ebakitzen diren hiru zirkunferentzi arkuz edo gehiagoz eratuta dagoenaren trazatua.
- Arku peraltatu
Garaiera edo gezia argia baino handiagoa daukan arkua.
- Arku toral
Eliza baten gurutzadura eratzen duten lau arkuetatik bakoitza; gehienetan arku horien gainean bermatzen da ganga.
- Arku zorrotz
Kopuru bikoitiko zirkunferentzi zati desberdinez osatua dagoena, zati berdinak bi-bika eta bakoitza zentro desberdinarekin dauzkala; giltzarrian elkartzen dira angelua eratuz. Berebat zentro desberdineko bi arku berdinez osatua dagoena, elkar ebakitzean giltzarrian angelua eratzen duten bi lerro zuzenez elkartuta daudenean.
- Arkupe
Arku multzo batek eusten dion estalpea, batez ere zenbait eraikuntzaren behealdean aurkitzen dena.
- Arrapalarku
Oinak edo abiaguneak lerro horizontal berean ez dauzkana eta, horrenbestez, simetrikoa ez dena, hots, abiagunea garaiera desberdinean duenez, bere intradosa elkarri lotutako bi zirkunferentzi arku ahokatuz definituta daukana.
- Arrosa leiho
Leiho handi zirkulu formakoa, beirakiz hornitua, batez ere eliza gotikoetan ikusten dena.
- Ateburu
Atearen goiko aldean janben edo bi euskarriren gainean ezartzen den osagai horizontala, bao bat eratzen duena.
- Atzapar
Elementu apaingarria da, azazkal kakotuz eta gogorrez hornituriko hanka baten eitea du, eta zutabe baten fustea bere harroinarekin bateratzen du.
- Baketoi
Moldura biribila eta estua.
- Balaustrada
Baranda edo karel bat osatzeko moduan, goitik eta behetik elementu jarraitu banarekin elkartuta jarritako balaustre saila.
- Balaustre
Baranda bat osatzen duten zutabe txikietako bakoitza.
- Bao
Horma batean irekitako tarte huts edo zulogunea, oro har ate edo leiho bezala erabiltzen dena.
- Barlasai
Bao baten hormaren azalera barrualdekoa, batez ere behealdekoa.
- Basa
Zutabearen azpiko zatia, fusteari eusten dion oinarria. Harroin.
- Basamentu
Eraikin baten beheko aldea; eraikuntza bertan bermatzen da.
Zutabe baten harroinak eta idulkiak osatzen duten gorputza.
- Bataiarri
Bataiatzeko erabiltzen den harria, pontea.
- Bataiategi
Elizan, pontea dagoen gunea edo kapera.
Katedralari atxikiriko eraikina, pontea duena.
- Beirate
Bastidore baten gainean listoi, burdina edo berunez finkatutako beirazko azalera handia, baoak ixteko erabiltzen dena eta, gehienetan, balio apaingarri eta espazialak hartzen dituena.
- Bikoiztu
Zutabeak, leihoak, baoak edo arku multzoa binaka antolatuta dauzkana.
- Bilbe
Horma, holtza, zoru eta abarren armazoia osatzen duen zur, burdina eta hondarrezko egitura, haien tarte eta hutsuneak adreiluz, oholez-eta betetzeko.
- Boluta
Oro har, forma kiribila duen apaingarria. Kapitel joniarrean, kiribilduta ageri diren elementuetatik bakoitza.
- Bozel
Sekzio erdizirkularreko moldura konbexua, bereziki arkitektura gotikoan erabiltzen zena.
- Burualde
Elizako zatirik garrantzitsuena, aldare nagusia gehienetan egoten den aldea.
- Danbor
Murru zilindrikoa edo poligonala kupularen oinarri izateko ezarri ohi dena.
- Dintel
Zurezko, harrizko edo metalezko elementu horizontala bi euskarri, oin zuzen edo janbetan bermatzen dena, eta honela bao bat antolatzen edo eratzen duena.
- Dobela
Ziri baten eitea duen harri landua ondoan dituen beste batzuekin erradialki jarrita, arku edo ganga baten bira eratzen dutenak.
- Doriar ordena
Arkitektura ordena grekoen artean zaharrena eta xumeena. Harroinik ez izatea da horren ezaugarri nagusia.
- Emokatu
Lehendik zarpeatutako gainazala zementu, kareorez edo igeltsuorez eginiko geruza mehe, gogor eta oso leunez estali.
- Enjuta
Karratu batean inskribatutako zirkulu, elipse edo arku batek sortzen duen espazio edo azalera triangeluarretako bakoitza.
- Erlaitz
Eraikuntza baten goialdeko irtengunea, azpialdea euritik babesteko-eta ezartzen dena.
Elementu edo gorputz bat errematatzen duen moldura, edo moldura multzoa.
- Erretaula
Aldarearen atzeko horman margolanez, imajinaz eta beste apaingarriz osaturik ezartzen den atala.
- Errezel
Estalki apaingarria, gehienetan hormatik kanpo irtenda eta sostengu baten gainean dagoena, irudiak, aldareak, hilobiak edo pulpituak estaltzen dituena.
- Erro
Bi pieza metalikoz osatutako bisagra. Bi pieza horiek bata bestearekin giltzatuz itxi edo irekitzen da atea edo leihoa.
- Ertz ganga
Gezi berdineko bi kanoi ganga perpendikular elkarrekin gurutzatzean sortzen dena.
- Esfera laurdeneko ganga
Esfera laurdena deskribatzen duena, gehienetan absidea estaltzen duena. Labe ganga.
- Esferaerdiko ganga
Horma zirkular batek eusten diona eta esferaerdi bat deskribatzen duena.
- Eskudel
Baranda, balkoi, zubi, eskailera eta kidekoen ertza babesten duen hesia.
- Estrados
Arku edo ganga baten kanpoaldeko azalera konbexua. Zutabe baten atzean segidan dagoen pilastra. Trasdos.
- Estribu
Zutik dagoen zerbaiti eusteko jartzen den euskarria. Eraikuntzaren kanpoaldean, eraikuntzari eusteko, jartzen den horma.
- Ezkilategi
Ezkila dorrea; kanpandorrean ezkilak dauden lekua.
- Ferra arku
Trazatua zirkunferentziaerdia baino handiagoa duena eta, beraz, inposta lerroa bere zentroaren azpitik geratzen zaiona, gezia arkuaren argi-erdia baino luzeagoa izaki.
- Forjatu
Burdina goria mailuz-edo landua.
- Friso
Taulamendu bateko elementua, arkitrabe eta erlaitzaren artean dagoena.
- Frontis
Eraikin baten aurreko aldea, fatxada.
- Frontoi
Arkupe, fatxada edo leiho baten erremate triangeluar edo erdizirkularra.
- Fuste
Zutabearen zati bertikala, harroin baten gainean ezartzen dena eta kapitel batek burutzen duena.
- Gablete
Lerro zuzenak, angelu oso zorrotza eginez bateratzen direnak. Edergarri gisa ezarri ohi dira, eta leihate eta baoetako arkuei edo ojibei gaina ematen diete. Gotikoaren ezaugarrietako bat da.
- Gailur
Bi isurkiko teilatuetan, isurkien banaketa eratzen duen lerro horizontala.
- Gailurreria
Fatxada edo teilatuetan erremate arkitektoniko gisa ipintzen den elementu apaingarria; taila zulatuzko landare edo geometri motibo bera seriean errepikatuta egina da. Bereziki arkitektura gotikoan erabiltzen da.
- Ganga
Luzetara edo zeharretara biribildua den sabaia, murru, pilare eta zutabeen artean dagoen espazioa estaltzen duena.
- Ganga erretikulatu
Arku diagonal edo gurutzadura arkurik ez daukana eta arku paralelo gurutzatuzko sare batez osatzen dena.
- Ganga izartu
Gurutzadura arkuz gainera, tertzeletez eratuta dagoen gurutze ganga.
- Ganga trenkatu
Espazio karratu bat estaliz, bere oinarriko karratu horren lau aldeak eratzen dituzten planoen proiekzioak perpendikularki ebakita geratzen den esferaerdiko ganga.
- Gargola
Teilatuko ura bideratzeko hodia, ura hormatik behera ez joateko ezarri ohi zena. Arkitektura gotikoan batez ere, sarri gizaki edo animalia baten itxura izaten zuen.
- Garita
Etxola edo dorre txiki modukoa, fabrikan egina edo zurezkoa, leiho luze estukoa, gotorlekuetan zentinelak inguruak begiratzeko eta zentinela bera babesteko erabiltzen dena.
- Garitoi
Dorre txikia da, leiho luzexka eta estuekin. Gotorlekuen angeluetan edo gune irtenetan jartzen zituzten, zaindariak gorde eta babesteko.
- Giltzarri
Arku baten erdian ezartzen den harri ziri formakoa, gainerako harriei eusten diena.
Arkuetan, bultzada guztien erdi-erdian egoten den dobela izaten da, gehienetan altuen dagoena. Gangetan ere erdiko harria izaten da bultzadei dagokienez, eta gorenean egoten dena; ganga batzuek hala ere (gurutze gangek), erdikoaz gainera beste bigarren mailako giltzarriak ere izaten dituzte, tertzeleteak eta kateak lotzen direnekoak adibidez.
- Gingil
Elementu baten luzakin txikia, apaingarria edo elementuari tinko egoten laguntzen diona.
- Girola
Zenbait elizatan, bereziki gotikoetan, alboetako habearteek, erdiko habeartearen burualdearen inguruan luzatuz, eratutako espazio gehienetan zirkularra.
- Goleta
"S" itxura duen moldura.
- Grabitateko arku
Lur eta harrizko masa trinkoz egindako presa, oinarri sendokoa eta garaiera txikikoa, bere tamaina handiarekin urari eusten diona.
- Gurutzadura
Gurutze eiteko eliza batean habearte nagusia beste perpendikular batekin gurutzatzean sortzen den espazioa. Bigarren habearte hori nagusia bezain zabala izaten da eta gurutzadura, beraz, karratua.
- Gurutze ganga
Diagonalean gurutzatzen diren arkuz eratuta dagoena. Nerbio ere esaten zaie arku horiei. Denek giltzarri bat bera dute. Tarteko espazioa plementeria eutsi batekin estalita ageri da. Nerbioak ugaritu daitezke, eta horiek, batzuk, eusteko izango dira, hala nola gurutzadura arkuak eta diagonalak, eta beste batzuk, eutsitakoak izango dira, esate baterako tertzeleteak eta konkordunak. Ojiba ganga.
- Habearte
Habe edo zutabe ilaren arteko hutsunea.
- Harburu
Hormatik kanpora eginez arku, erlaitz eta abarri eusten dien harrizko, adreiluzko edo zurezko modiloia edo habea. Zizelkatuta edo molduratuta egoten da sarri. Zuburu.
- Harlanduxka
Harlandu txikia, alde bat edo gehiago landuta dituena, hormaren lodiera osoa hartzen ez duena.
- Harlanduzko lana
Bata bestearen gainean, ilaran, elkarren ondoan ezarrita harlanduz egindako horma edo lana.
- Harroin
Zutabearen azpiko zatia, fusteari eusten dion oinarria. Basa.
- Hastial
Fatxadako horman teilatuko bi isurialdeek eratzen duten triangelua.
- Hegal
Teilatu baten gailurraren beheneko zatitik kanpo irteten den ertza.
Eraikuntza batean erdiko zati nagusitik bereizten diren alboko zatietako bakoitza.
- Hipostilo
Areto handia, zeinaren sabaiari bata bestearen ondoan seriean jarrita dauden zutabeek edo pilareek eusten dioten.
- Hirulobulatu
Hiru lobulu edo gingilez hornitutako elementu edergarria. Lobuluak, gehienetan, zirkulu baten barruan sartuta egoten dira, eta horien zentroak bat datoz triangelu ekilatero baten erpinekin.
- Horma konka
Horma batean egindako zuloa bertan santuen irudiak-eta ezartzeko. Nitxo.
- Hormarte
Eraikuntza batean, bi karga hormaren artean dagoen espazioa.
- Idulki
Zutabe baten euskarria edo oinarria.
- Ikuztegi
Askan arropa ikuzi eta jotzeko lekua.
- Ilargixka
Argia barrura sartzeko ganga nagusian irekitzen den ilargierdi formako ganga txikia.
- Ilargixka ganga
Kanoi ganga bat eta horrek baino gezi-luzera txikiagoa duen beste bat edo batzuk perpendikularrean elkarrekin gurutzatzean sortzen dena.
- Ildaska
Zutabe eta pilastren fusteen azaleraren gainean bertikalki ageri diren ildoak. Elementu apaingarriak dira.
- Inposta
Harlandu ilara, erlaitz modukoa, eraikin baten fatxadan bi solairuren arteko elkargunearen plano horizontala markatzen duena.
Harlandu ilara irtena, arku bat edo ganga bat bertan bermatzeko.
- Isuri biko teilatu
Bi isurialdekoa, hau da, teilatu batean, gailurraren eta teilatu hegalaren artean geratzen den atala bikoitza duena.
- Jabaloi
Elementu inklinatu indargarria da, pieza horizontal baten pisua pieza bertikal baten gainera eramateko balio duena.
- Janba
Dintel bati edo leiho baten arkuari eusten dioten zurezko, harrizko edo manposteriazko elementu zutak.
- Joniar ordena
Greziako arkitektura ordena nagusietako bat, jatorriz Asia Txikikoa. Joniar zutabeak hiru ezaugarri nagusi ditu: angeluzuzena da kapitela eta kiribil bana du bi ertzetan, zutabea ildaskaduna da eta oinarria molduraduna.
- Kalostrape
Patio nagusi angeluzuzen edo karratu bat inguratzen duen galeria, gehienetan monasterio, eliza edo abadia bati atxikita dagoena.
- Kanoi ganga
Zirkuluerdiko arku batetik sortzen dena, eta ardatzaren norabide zuzenean euskarri paraleloen gainean ibili dabilela dirudiena.
- Kanoi laurdeneko ganga
Kanoi gangaren laurdena adinako balioa duena, hau da, angelu zuzen baten arkua gidalerro hartuz sortzen dena.
- Kanpai horma
Elizetan eta kapera bakartuetan, fatxadaren segidan, gainean, ezarri ohi den horma txikia, bao batzuk dituena bertan ezkilak jartzeko.
- Kanpandorre
Elizetan eta antzeko eraikinetan kanpaiak dauden dorrea.
- Kapitel
Zutabe baten edo pilare baten gainaldea errematatzen duen elementu arkitektonikoa. Kapitelaren gainean bermatzen da arkitrabea.
- Kapitel joniar
den.
- Karel
Erortzeko arriskua dagoenetan jartzen den baranda moduko babesgarria. Bereziki zubi, terraza edo balkoi baten ertzean edo leiho baten oinean jartzen da, harriz, zurez edo burdinaz egiten da eta lurretik gerrirainoko edo bular alderainoko garaiera hartzen du.
- Kartela
Mentsula, ?S? formako profila du eta euskarri funtzioa.
- Kasetoi
Ageriko habe edo moldurak gurutzatuz sabai edo gangetan apaingarri gisa eratzen den hutsune karratu edo poligonala, gehienetan erliebez edo eskulturaz apaindua.
- Kontrahorma
Eraikuntzaren hormen kanpoaldean, eraikuntzari eusteko, jartzen den matxoi zuta. Batzuetan arku arbotante batek betetzen du funtzio hori. Ostiko.
- Korintoar ordena
Arkitektura ordena grekoetan berriena. Akanto hostoz apaindutako kapitela izatea da horren ezaugarri nagusia.
- Koru
Elizan, kantarientzako leku berezia. Atzealdeko galeria bat izan ohi da gehienetan, eta batzuetan aldare aldean ere egoten da.
- Kripta
Elizaren azpian, sarri lurpean, eraikitako kapera. Hasieran, kapera horietan ematen zitzaien lur kristauei. Egun, otoitz eta liturgiarako kapera bilakatu dira.
- Kupula
Ganga erdiesferiko, erdieliptiko edo esfera segmentu baten formakoa, eraikin batzuetan oinplano zirkular edo poligonal bat estaltzen duena.
- Kuxindura
Harlanduzko paramentua, harlanduen kanpoaldea kuxin modura landua izan denean, hau da, ertzak edo juntak barnerago utziz eta harriaren erdialdea kanpora ateraz egin denean.
- Labe ganga
Esfera laurdena deskribatzen duena, gehienetan absidea estaltzen duen Esfera laurdeneko ganga.
- Linterna
Dorre txiki baoduna, eliza, katedral eta beste hainbat eraikinetan barrura argia sartzeko kupularen gainean ageri dena. Eliza erromaniko eta gotiko gehienetan transeptuaren gainean ezarri ohi zen.
- Lokailu
Oro har, nerbioa. Gurutzadura gangan, katea, arku konkorduna.
- Lonbardiar arku
Banda zut horman irteten direnak, goren puntuan arku itsu multzo batez bateratuta daudenak; eliza erromanikoetako burualdean ezarri ohi ziren eskuarki.
- Mainel
Bao bat edo hutsune bat bi zati edo gehiagotan zatitzen duen elementu zuta.
- Manposteria
Harri landu gabeak kareorez, hondarrez eta zementuz nahastu eta igeltseroak egindako lana.
- Markesina
Babeslekua, gehienetan kristalezkoa edo metalezkoa, ate, harmaila edo nasa baten gainetik korritzen duena euri eta haize denean babesteko.
- Matakan
Gorputz irten bat da, murruen, dorreen edo ate gotortuen goiko aldean jartzen zutena. Aurreko aldea eta alboak babestuak izaten ditu.
- Matxoi
Zutik dagoen horma edo zera indartzeko jartzen den euskarria.
- Medailoi
Hormako apaingarri forma biribil edo obalatua duena, gehienetan moldura batez inguratua, eta barruko aldean irudi margotuak edo erliebeak dauzkana.
- Mentsula
Hormaren plano bertikaletik kanpora atereaz beste zerbaiten pisuari eusteko balio duen elementu oro. Gehienetan erlaitz, balkoi eta antzekoei eusteko erabiltzen da.
- Metopa
Friso doriarrean, bi trigliforen arteko espazioa. Sarri erliebez-eta apainduta ageri da.
- Modiloi
Harrizko, burdinazko edo zurezko elementu irtena, erlaitz bati edo arku baten abiaburuari eusteko balio izaten duena.
- Moldura
Ornamentuzko elementu jarraitua, nabarmena, azalera bat apaintzeko nahiz bi elementuren arteko lotura egiteko erabiltzen dena, azalera horren gainean efektu argilunak sortuz. Horren profilari bagagozkio, forma eta era askotarikoak izan daitezke.
- Molorrika
Hosto handi gingildunak dituen landarea, korintoar kapiteletan, baita molduretan ere, apaingarri gisa erabiltzen dena.
- Nabe
den.
- Nasa
Zerrenda luze moduko eraikuntza, trenen eta autobusen geltokietan eta portuetan egoten dena bidarien sartu-irtenak eta merkantzien karga-deskargak errazago egiteko.
- Naza
Itxitura artifiziala ur-lasterraren indarra geldiarazteko; aldaparoa.
- Nerbio
Ganga baten edo sabai lau baten barneko aldetik ipintzen den elementu irten eta jarraitua, euskarri edo apaindura funtzioa duena.
- Nerbio ganga
Eratzen duten arkuak, molduren bidez, kanpoaldetik proiektatzen dituena.
- Nitxo
Horma batean egindako zuloa bertan santuen irudiak-eta ezartzeko. Horma konka.
- Oba
Moldura mota batzuk apaintzeko erabiltzen diren arrautza formako edergarriak; sarri azkon eta geziekin aldizkatzen dira edergarri horiek.
- Oinplano
Galga jakin batean jarrita eraikin bateko zatitze horizontalaren errepresentazio grafikoa eskalan egina.
- Oinplano angeluzuzen
Gurutze grekoek eta latindarrek ez bezala, delako laukiaren ebakidura duen oinplanoa.
- Oinplano basilikal
Eliza kristaua, gurutze grekokoek eta zentralekoek ez bezala, oinplano longitudinala duena.
- Oinplano biribil
den.
- Oinplano greko
Zeharkako habearteak habearte nagusia erditik ebakitzen duela eratutakoa eta, ondorioz, luzera berdineko lau besoko gurutzea osatzen duena.
- Oinplano karratu
Gurutze grekoek eta latindarrek ez bezala, delako laukiaren ebakidura duen oinplanoa.
- Oinplano latindar
Zeharkako habearteak habearte nagusia lehen laurdenean ebakitzen duela eratutakoa; hori dela eta, haberte nagusia bi puska desberdinetan zatiturik geratzen da.
- Oinplano poligonal
Poligono formako oinplanoa duen eraikina.
- Oinplano zirkular
Galga jakin batean jarrita eraikin bateko zatitze horizontalaren errepresentazio grafikoak zirkulu-forma duena, biribila.
- Oinplanoa
Elizetan, aldare nagusiaren atzeko zati biribil antzekoa.
- Ojiba arku
Bi zirkunferentzi arkuz osatuta dagoena, zeinek elkarren artean ebakitzean arku zorrotz bat eratzen duten.
- Ojiba ganga
Diagonalean gurutzatzen diren arkuz eratuta dagoena. Nerbio ere esaten zaie arku horiei. Denek giltzarri bat bera dute. Tarteko espazioa plementeria eutsi batekin estalita ageri da. Nerbioak ugaritu daitezke, eta horiek, batzuk, eusteko izango dira, hala nola gurutzadura arkuak eta diagonalak, eta beste batzuk, eutsitakoak izango dira, esate baterako tertzeleteak eta konkordunak. Gurutze ganga.
- Okulu
Leiho txiki zirkulu formakoa.
- Ostiko
Eraikuntzaren hormen kanpoaldean, eraikuntzari eusteko, jartzen den matxoi zuta. Batzuetan arku arbotante batek betetzen du funtzio hori. Kontrahorma.
- Petxina
Kupula baten eraztunak eta azpian euskarritzat dituen arkuek eratzen dituzten lau triangelu esferikoetako bakoitza.
- Pezo
Lastoarekin eta belar onduarekin buztin lurra nahasi, adreilu forma eman, labean egosi eta eguzkitan lehortu eta gero hormak eta baserri eraikuntzak egiteko erabiltzen dena.
- Pilare
Euskarri zut estrukturala; zutabea zilindrikoa izaten da, pilarea, aldiz (ia beti), lauki formakoa, eta ez du ordena klasiko baten proportziorik gorde beharrik.
- Pilastra
Horma bati atxikita dagoen pilarea.
- Pinakulu
Dorre batzuetan obrari gaina emateko jartzen den elementu punta zorrotza.
Kontrahorma, arbotante edo horma baten akabera gisa jarri ohi den piramide formako elementua, askotan landare irudiekin apaintzen dena.
- Platabanda
Hormatik irteten den moldura zapal-leuna.
- Plinto
Zutabe baten harroinaren beheko elementua non hura bermatzen den. Sotabasa.
- Polikromatu
Kolore mota askorekin margotuta dagoenaz esan ohi da.
- Poliptiko
Hiru oholtxo giltzatuz baino gehiagoz osaturiko ederlana; erdiko oholtxoaren gainean tolesta daitezke gainerakoak.
- Presbiterio
Habearte nagusiaren hondoan, aldare nagusiaren inguruan, apaizentzat eta hauei elizkizunean laguntzen dietenentzat ohi den gune hesitua.
- Pulpitu
Sermolariak sermoia egiteko mintzaleku garaia.
- Saietera
Leiho luze samarra eta meharra, gotorlekuetan-eta defentsarako erabiltzen zena.
- Sareta
Zurezko zerrendatxoz egiten den sare gisakoa, leihoetan-eta ipintzen dena.
- Sotabasa
Zutabe baten harroinaren beheko elementua non hura bermatzen den. Plinto.
- Taulamendu
Eraikin baten edo ordena arkitektoniko baten goiko aldea, arkitrabe, friso eta erlaitzez osatua egoten dena.
- Teila_arabiar
Kono enbor formako teila ahurra, 30-50 zentimetro arteko luzera duena.
- Teilatu hegal
Balkoi, ate edo leiho gainean egin ohi den teilatu hegala, euri denean babesteko.
- Tertzelete
Izar gangaren nerbioa, kapitelaren abakotik hasi eta kateak daudeneraino luzatzen dena.
- Tinpano
Ateburuaren eta frontoiko bi erlaitzen arteko hiruki formako gune soila edo irudiz hornitua.
- Toskanar ordena
Doriar ordenan oinarritutako erromatar arkitektura ordena. Hasieran zutabe mota bat izan bazen ere, denboraren poderioz ordena berezi bilakatu zen.
- Trasdos
Arku edo ganga baten kanpoaldeko azalera konbexua. Zutabe baten atzean segidan dagoen pilastra. Estrados.
- Trazeria
Zirkuluerdiko arku gotikoaren barrualdea betetzen duen harrizko edergarri irudi geometrikoz osatua.
- Tribuna
Elizako habearte albokoetan, goialdean, alderik alde dauden galeriak. Horietan ezartzen dira, sarri, organoaren kaxak, eta biltzen da, elizkizunetan, koruan parte hartzen ez duen eliztar asko.
- Triforio
Horman irekitako galeria, alboko habearteen arkuen gainean. Habeartea bera baino estuagoa izaten da eta gehienetan leiho triforoak izaten ditu, elementu edergarritzat. Gotikoan batez ere.
- Triglifo
Friso doriarraren elementu apaingarria. Metopen artean ezartzen den irtengune angeluzuzena da, ildoak eta hiru moldura bertikal dituena.
- Triptiko
Hiru orriz edo zatiz osaturiko ohol gaineko margolana.
- Tronpa
Horma batetik kanporantz proiektatzen den ganga konikoerdi txikia, hormatik kanpo dauden eraikinei eusteko balio duena.
- Tudor estiloko arku
Lau zirkunferentzi arku binaka berdinek eratzen dute: alboetako biek erdigunea inposten lerroan daukate, erdiko biek, aldiz, lerroaz behetik, hau da, alboetako arkuen erradio zeharkakoen luzakinean. Erradioek, gurutzatzean, angelu bat eratu eta arku konopial zapal bat sortzen dute.
- Txapitula
Teilatu bateko isurialdean kanpoaldera dagoen leiho zuta, ganbara barrua argitzeko egina.
- Txaranbeldu
Paramentu bateko aldea bestea baino irekiago daukana.
- Zarpeatu
Horma masaz estali eta berdindu.
- Zinborio
Gorputz zilindro formakoa, kupulari eusten diona.
Eliza argitzeko gurutzaduraren gainean jasotzen den dorrea edo gorputz kanpoaldera irtenda dagoena. Gehienetan oin karratua du edo oktogono formakoa; barrualdetik kupula izan ohi da eta kanpoaldetik dorre.
- Zinbria
den.
- Zirkuluerdiko_arku
Zirkunferentziaerdiko trazatua daukana, beraz, gezia argiaren luzera berekoa daukana.
- Zutabe
Eraikin baten euskarri zuta, gehienetan zilindro eitekoa, oinarri baten gainean ezarri eta kapitel batek burutua.
- Zutabe salomoniko
Zutabe zeinaren fusteak ardatz zut beraren inguruan hainbat espira elkarren gainka deskribatzen dituen.
- Zutoin
Harrizko oinarria, beste elementu baten oinarritzat erabiltzen dena.
- ganga_esferiko
Horma zirkular batek eusten diona eta esferaerdia deskribatzen duena.
- leihoburu
Leihoaren goiko aldean, janben gainean bermatuta ezartzen den osagai horizontala.
- pinoi
Eraikinek gorengo aldean teilatuaren azpian, eduki ohi duten triangelu formako egitura.
- zertxa
Eraiki bitartean, arku edo egitura bati eusteko jarri ohi den armazoia.
- zokalo
Eraikuntza bateko azpiko zerrenda trinkoa, zeinaren funtzioa oinarriei maila berean eustea eta horiek marruskaduretatik babestea den.
