Katedral Berria
Fitxa
- Izena : Katedral Berria
- Herria : Gasteiz
- Helbidea : Magdalena-Prado
- Auzoa : XIX. Mendeko Zabalgunea
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Katedrala
- Egilea : Javier Luque eta Julian Apraiz
- Eraikuntza data : 1905
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Orainaldiko Aroa
- Estiloa : Historizista
- Beste estilo batzuk : Neogotikoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Eraikin egin berria da, Jose de Cadena Eleta gotzainaren aginduz 1905. urtean hasi baitziren eraikitzen. Magdalena, Prado eta Castilla kaleen artean zegoen Brigida mojen komentuaren orubean eraiki zen katedrala. Javier Luque eta Julian Apraiz arkitektoen proiektuari jarraituz, aldi desberdinetan egin zen eliza, neogotiko estiloan. Eliza jasotzen 1905. urtean hasi ziren, baina 1914an eraikitzeari utzi egin behar izan zioten 32 urtez; 1946. urtean, Carmelo Ballester Nieto gotzainaren aginduz, berriro ekin zitzaien obrei Emilio Apraiz arkitektoaren gidaritzapean. 60ko urteetan inauguratu zen. Ezin da esan alabaina erabat bukaturik dagoenik, elementu eskultoriko asko falta baita.
Gurutze latindar formako oinplanoa eta bost habearte ditu elizak, eta burualdea girolarekin, bertan, bata bestearen ondoan, zazpi kapera direla. Horiez gainera sakristia eta kripta ditu. Arku zorrotzak, triforioa eta leihate handi batzuk beren beirateekin dira gehien nabarmentzen direnak.
Hiru sarbide ditu eta berorietara joateko harmaila handi batzuetatik igo behar da.
Kripta, traskoru, giltzarri eta kapiteletan eskultura apaingarri ederrak ikus daitezke. Eskultura horiek zenbait maisuz osatutako lantegi bikain batek egin zituen; horien artean ziren Federico Galcera eta Emilio Molina.
