Mundu guztiko arte museoak
Erromako Museo Nazionala
Munduko arkeologi bildumarik garratzitsuenetarikoa du museo honek. Hiru lekutan dago kokatua: Dioklezianoren bainuetan, areto oktogonala barne, Palazzo Masimmo-n eta Palazzo Altemps-en.
Londresko Historia Naturaleko museoa
Museo hau XVIII. mendearen erdialdean sortu zen Bloomsbury-n Sir Hans Sloane (1660-1753) sendagile londrestar ospetsuaren bildumarekin.
Victoria and Albert Museum
Victoria and Albert Museum-ek bi mila urteko tartean, hainbat espresio-modutan, herrialde askotan egindako arte-lanak biltzen ditu.
Pradoko Museoa
Gaur egungo Pradoko Museoa Karlos III.aren garaian eraiki zuten, Madril edertzeko hirigintza-proiektu handi baten barnean.
Thyssen-Bornemisza Museoa Madrilen
Hans Heinrich Thyssen-Bornemisza baroia Thyssen altzairu-industria handiaren oinordetako bat zen. Oso aberatsa izateaz gainera oso artezalea zen baroia eta izugarrizko arte-bilduma bat egin zuen, bilduma pribatuen artean munduko bigarrena, Ingalaterrako erreginarenaren ondoren.
Madrilgo Reina Sofía Museoa
Garai batean Madrilgo Ospitale Nagusia zen eraikinean dauka egoitza Museo Nacional de Arte Reina Sofia-k, Atochako geltokiaren ondoan. Karlos III.a erregeak eraikiarazi zion eraikin hori Frantzisko Sabatini arkitektoari.
J.Paul Getty Museoa
J. Paul Getty-k gizartea zibilizatzeko eragingarri gisa ikusten zuen artea eta horregatik publikoaren eskuetan jarri nahi zuen hezteko eta gozatzeko.
Pariseko Louvre Museoa
Erdi Aroko gaztelu, Frantziako errege-erreginen jauregi, eta azken berrehun urtetan museoa izan den eraikinak 800 urteko historia du. Museo gisa 1793an sortu zen.
Musikaren Historiako Museoa Budapesten
Musikaren Historiako Museoa 1969an sortu zuen Hungariako Zientzia Akademiaren Musikologia Institutuak, musikaren historia egin duten musika-tresna zaharrak biltzeko asmoz.
San Petersburg-eko Hermitage Museoa
Neva ibaiaren ertzeko sei eraikin bikain hartzen ditu. Hauetan garrantzitsuena Neguko Jauregia da, Francesco Bartolomeo Rastrelli-ren lana.
Hurrengoak »»
