Peñako Andre Mariaren ermita
Fitxa
- Izena : Peñako Andre Mariaren ermita
- Herria : Urizaharra
- Helbidea : Virgen de la Peña, z/g
- Auzoa : Faido
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Ermita
- Mendea : XIII
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XI
- Estiloa : Gotikoa
- Beste estilo batzuk : Baserri estilokoa
- Balioestea : Nahiko ona
- Kontserbazioa : Ona oro har
- Jabetza : Ondare erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Trebiñoko konderriarekin muga egiten du Urizaharra udalerriak, Araban. Bertan, Faido izeneko auzoan, Peñako Andre Mariaren ermita bitxi hau aurkitzen da, haitzulo baten barruan eraikita.
Antzinako tenplu bat da. Haitz zulatuan eginda dago eta, dirudienez, inguruko ermitauek garai batean babes eta otoiztegi gisa erabiltzen zuten. Ondoren, ezkaratzeko bigarren solairua batzarretarako erabili zuten bertako ordezkariek, eta kofradeek eta erromesek ere aterpe izan zuten.
Gaur egungo eraikinak bi zati ditu: sarrerako ezkaratza -bi solairutan banatuta eta guztiz manposteriaz egina- eta haitzean zulatuta dagoen tenplua. Lehenengora zirkuluerdiko arku batetik sartzen da, eta ezkaratzetik tenplura sartzeko bi arku beheratu zeharkatu behar dira. Ezkaratzean nabarmena da leihate gotikoa eta horren mainela.
Gainerakoa haitzean zulatuta egina da. Ermitak bi hutsarte ditu, bataiategia eta burualdetik gertu dagoen nitxoa. Ermitako habeartearen oinetik korua ikus daiteke, hori ere haitzean zulatua.
Barrualdeko elementuetatik nabarmentzekoak dira XVIII. mendeko harrizko erretaula, itxura zarpail eta primitiboko bataiarria eta XIII-XIV. mendeetako Peñako Andre Mariaren irudia.
