San Andres parrokia
Fitxa
- Izena : San Andres parrokia
- Herria : Gasteiz
- Helbidea : Eztarrona, z/g
- Auzoa : Eztarrona
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XV
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XVI
- Estiloa : Gotikoa
- Beste estilo batzuk : Errenazentista
- Balioestea : Nahiko ona
- Kontserbazioa : Zenbait gune jakinetan ona. Zenbait gunetan eskasa.
- kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Muino baten tontorrean dago eliza, Eztarrona herrian.
Areto formako oinplanoa du elizak eta oinean lauki formako kanpandorrea; habearte bakarra du, bi atalekoa, abside poligonala eta gurutzadura. Azpimarragarri dira Iñigo Zarragak 1562tik 1579ra egin zituen portada, korua eta dorrea.
Arkupetik du sarrera. Arkupeak, petxinetan finkatuta, ganga obalatua du, eta ederra da portada errenazentista, hiru gorputzeko kapitelez jantzitako pilastra ildaskatuen bidez zatikatua. Alboetan nitxoak ageri dira, zirkuluerdi formako arkuekin, eta marrazki geometrikoak dituzte beheko aldean eta kartelak goikoan.
Erdian dago ate dinteldua, mentsula eta janbetan finkatua. Gainean friso bat aingeruen buruekin, eta erdian San Andres, oso neurri handikoa, azpiko frisoa hautsiz. Frontoiaren bi alboetan Aingeruaren eta Mariaren irudiak ageri dira, eta gorenean Aita Betierekoarena.
Eliz barruko gangek tertzeleteak eta lokailuak dituzte habeartean; presbiterioak ganga izartua du. Zutabeak ildaskatuak dira kapitel apaindutakoekin.
Oinean oso koru polita du, eskultura lan bikainarekin, eta portikoa eta kanpandorrea egin ziren garaikoa da.
Sakristia, XVI. mende hondarrekoa, tertzeletez apainduriko gurutze-gangaz estalita dago.
Oinari atxikita dagoen kanpandorreak oinplano angeluzuzena du.
