San Bartolome Eliza
Fitxa
- Izena : San Bartolome Eliza
- Herria : Karrantza
- Helbidea : Aldeacueva,1
- Auzoa : Aldeacueva
- Eskualdea : Enkarterriko Haranak
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Eliza
- Egilea : Luis Milla
- Eraikuntza data : 1789, 1794
- Mendea : XVIII
- Aro orokorra : Aro Berria
- Estiloa : Neoklasikoa
- Balioestea : Nabarmena.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- kontserbazio_akatsak : Oso Hondatua
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Pedro Negrete indianoak eman zuen eraikitzeko agindua, eta Antonio Vierna eta Francisco Sierrak jaso zuten, 1789tik 1794ra, Juan Millaren planoen arabera. Bere tamainagatik -muino batean egoteak horren handi itxura handiago egiten du- eta apaindura gutxiko eta diseinu sotileko eraikina izateagatik benetan azpimarragarri da eliza hau. Goiztar neoklasizismoaren eraikin esanguratsua da Bizkaian, ibar horretako indianoek erakutsi zuten prestutasun eta eskuzabaltasunaren adierazpen bikaina.
Lauki formako oinplanoa du, gurutze greziarraren tankerakoa, zoru, izkina, bao eta euskarrien ertzak hareharri landuzkoak dira, eta gainerako guztia emokatuta dago. Elizaren estalkiak oso egitura konplexua du: burualdea eta gurutzadurako besoak hiru isurialdez estalita daude, erdigunekoa, aldiz, oktogono formako estalki batez.
Fatxada handia du eta bertan zirkuluerdi formako tinpano bat ageri da okulu batekin; horren azpian sarbide ateburuduna eta molduratua dago. Alboko gorputzen gainean bi kanpandorre daude, biak berdinak, eta beren lau fatxadetan zirkuluerdiko hutsuneak dituzte pinakulu boladunekin koroatuta.
Gurutzadurako besoetako bao beheratuetatik sartzen da argia barrura; iparraldekoan itxita daude baoak.
Hiru kanpai daude gaur egun, eta horietako bitan 1952 data seinalatzen da; bestea jatorrizkoa da eta "MDCCLXXXX" data irakurtzen da; egilearen izenpea ere badator, baina ezinezkoa da irakurtzea.
