San Bizente eliza
Fitxa
- Izena : San Bizente eliza
- Herria : Gasteiz
- Helbidea : Otobarren, z/g
- Auzoa : Otobarren
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XV, XVII
- Aro orokorra : Erdi Aroa/ Aro Berria
- Beste mende batzuk : XIII, XIX
- Estiloa : Gotikoa, Errenazentista
- Beste estilo batzuk : Erromanikoa, Neoklasikoa
- Balioestea : Nahiko ona
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Parrokia honek areto erako oinplanoa du, hiru atalekin eta bost aldeko abside poligonalarekin. Elizaren oinari atxikita dago sakristia. Burualdearen hegoaldean, geroago, San Blasen kapera erantsi zitzaion. Absidea Erdi Aroko sei zatiko gangarekin estalita dago, eta habeartearen atalak diagonalean gurutzatuta dauden nerbio gangekin. Lehenbiziko bi atalak arku toral batek bereizten ditu, eta arku hau bi zutabeerdi loditan tinkatuta dago aurrean eta bi zutabe txikitan alboetan. Beste arkua sortatxoz hornitutako zutabeetan dago tinkatuta.
Absideko erretaulak ezkutatzen dituen baoetatik eta presbiterioan dagoen bao batetik sartzen da argia. Presbiterioa San Blas kaperarekin komunikatuta dago.
Kanpoaldean elementu arkitektoniko interesgarriak daude, esate baterako, absidearen erdiko aldea, hiru atal oktogonalekin. Hiru arku zorrotzetatik aipagarriena, apaingarri gehien berak duelako, erdikoa da.
Hiru hutsarte dituen kanpai horma batek ematen dio gaina eraikinari.
Harlanduz eta harlanduxkaz egina dago elizaren erdiko atala; gainerako guztia manposteriazkoa da.
Barruan aipagarri dira San Bizenteren erretaula nagusi neoklasikoa, XVIII. mendekoa, alboan dagoen Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, XVII. mendekoa, eta San Blasen erretaula, XVI. mendekoa.
