ARTEA

San Bizente parrokia

Fitxa

  • Izena : San Bizente parrokia
  • Herria : Harana
  • Helbidea : Uraldeko Ama Birjina, 18
  • Auzoa : Haranako San Bizente
  • Eskualdea : Arabako Mendialdea
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XV
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XVI
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista
  • Balioestea : Oso ona
  • Kontserbazioa : Zenbait gunetan ona. Zenbait gune jakinetan eskasa.
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako mendialdean, Harana izeneko ibarrean, San Bizente auzoan aurkitzen da eliza hau. Herriaren saihetsean dago: iparraldera dagoen murrutik igarotzen den kamioak lekutzen du herritik.

Oinplano greziarra du parrokiak, eta zazpi hormataleko burualde oktogonala, sakristia eskuinaldean atxikita gurutzadura eta burualdearen artean, eta ezkerraldean kanpandorrea.

Arkupetik sartzen da eliz barrura. Arkupeak arkuteria bikoitza du, bata hegoaldera eta bestea eskuinalderaxeago, pilastren irtenguneetan apaingarri geometrikoekin apainduta. Pilastra horietan nitxo batzuk ageri dira San Esteban, San Bizente eta San Lorentzoren irudiekin.

Fatxadak zirkuluerdiko arkua du zutabeekin, eta hauek taulamenduari eusten diote.

Parrokia batez ere harlanduz egina da.

Barruan gurutze gangak ditu, nerbio erradialak burualdean, eta tertzeletedunak alboetan eta gurutzaduraren erdian. Arku toralak pilare zilindrikoetan tinkatuta daude.

Korua rku beheratua baten gainean dago eta zortzi nerbioko gangarekin estalita; arku beheratuak bi pilastra oktogonal ditu.Karela du gotiko berantiarreko trazeriarekin.

Kanpandorrea, apaingarri gutxi izan arren, dotorea da: oinean eraikita dago eta sekzio lauki formako hiru gorputz ditu, erlaitz molduratuz bereizita. Errematea enborpiramidal eta linterna formakoa da.

Sakristiak oinplano angeluzuzena du, eta zortzi nerbioko gurutze gangarekin estalita dago.

Bataiategia gune txiki bat da, burualdearen saihetsean, eta diagonalean gurutzatutako nerbioz estalita dago. Erdiko giltzarrian Errege-erregina Katolikoen armarri bat ageri da.

Aldare nagusian erretaula plateresko eder bat ikus daiteke, egitura berezi batez osatua: harrizko gorputz baxu baten gainean dago, zeinaren erdian kapera txiki bat ageri den, eta bertara joateko harmaila bat eskuinean eta pulpitua ezkerrean. Plataforma honetan dago gainjarrita erretaula.

Alboko erretaula barrokoak Santo Kristori eta San Joani eskainita daude; badira, gainera, irudi bakan batzuk bai harrizko idulkien gainean bai hormari lotuta.

Sakristian, kutxa neoklasiko baten alboetan, XVI. eta XVII. mendeetako kaxak daude, eta konketa barroko bat.

Bataiategian harrizko sagrario gotiko berantiar bat dago, Areatzatik ekarria; horrez gain, zurezko sarrera ederra du eta burdineria bereziko atea.