ARTEA

San Esteban eliza

Fitxa

  • Izena : San Esteban eliza
  • Beste izen batzuk : Santa Isabelen ikustaldia
  • Herria : Aia
  • Helbidea : Gozategi enparantza, 10
  • Auzoa : Herrigunea
  • Eskualdea : Urola Kosta
  • Lurraldea : Gipuzkoa
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XII, XVIII
  • Estiloa : Errenazentista
  • Beste estilo batzuk : Barrokoa, Gotikoa
  • Balioestea : ez dago
  • Kontserbazioa : Zenbait gune jakinetan ona. Zenbait gunetan eskasa
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetan oro har.
  • Jabetza : Ondare erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Gipuzkoan, Aian dago San Esteban eliza. Baserri giroko herria da, Bizkaiko Golkoaren eta Ernio mendiaren tartean. Eliza orain baino egoera hobean egon izan da; estalkia konpondu bada ere, neurri egokiak hartzea komeni da, hormei hezetasun handia baitarie.

Funtsean gurutze latindar formako oinplanoa duen eraikina da: habearte bakarra du lau ataletan zatitua -gurutzadura ederreko gangak antolatuz-, eta lauki formako dorrea zirkuluerdiko baoekin. Elizako hormei eusten dieten ostikoak ederki nabari dira kanpoaldean. Barrualdean, euskarritzat zutabe monozilindrikoak ditu, kapitelekin hornituta. Kapitelen dekorazio mota, Azpeitian eta Zumarragan izan ezik, beste inon ez da ageri. Bi sarbide ditu elizak: ate nagusia dorrearen oinean dago eta arku zorrotzekoa da, arkiboltaz edertua. Epistola aldetik bada beste sarrera bat, arku zorrotza eta dobelatua duena.

Barruan nabarmenak dira gangetatik zintzilik dauden giltzarri kolore gorri eta urre kolorekoak, baita kapitelen dekorazioa eta XVIII. mendeko erretaula handia ere.