San Joan ermita
Fitxa
- Izena : San Joan ermita
- Herria : Bernedo
- Helbidea : Arluzeako errepidea 38
- Auzoa : Markinez
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Ermita
- Mendea : XII
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XIII, XVII, XX
- Estiloa : Erromanikoa
- Beste estilo batzuk : Baserri estilokoa
- Balioestea : Oso ona
- Kontserbazioa : Ona oro har
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Arabako udalerria da Bernedo, eta Nafarroaren eta Trebiñoko konderriaren artean dago. Herriko edifiziorik enblematikoena -eta arabar erromanikoarena oro har- San Joanen ermita da dudarik gabe.
Fatxadako idazkuna irakurtzea aski da ermita bera eta honen historia oso aspaldikoak direla jakiteko, 1226. urte aldera egina dela ipintzen baitu. Gerora, XVIII. mende hondarrean, ermita txukuntzeko agindua eman zen eta azkeneko aldiz 1958. urtean berritu zen, Arabako Foru Aldundiaren aginduz.
San Joan ermitak oinplano angeluzuzena du eta habearte bakarra kanoi ganga batekin estalita, zeina dagoen hiru ataletan zatituta. Absidea zirkuluerdi formakoa da eta bi zutabeerdi ditu molorrikazko kapitelekin paretari atxikita; hauek hegaleraino altxatzen dira.
Portada oso nabarmena da: arku zorrotz bat du atzapar eta janbazko oinarriak dituzten zutabeetan finkatuta. Kapitelak molorrikaz apainduta daude, arkiboltak, berriz, landarez. Azpimarragarri dira, orobat, hegoaldeko horman dauden bi leihateak; horietako bakoitzak hiru pare zutabe exentu ditu portadan ageri diren ezaugarri berekin: atzaparrezko oinarria eta molorrikazko kapitelak. Zirkuluerdiko arkuen bidez bateratuta daude zutabetxo hauek. Sartalderanzko paretan bi bao txaranbeldu ageri dira.
Teilatuan, hegalaren barrena erlaitz xakeztatu batek eta habearte leun batzuek hornitzen dute ermita
Harrizko aldarea dago barruan, berria, baita San Joanen irudia ere. Ermita ondoan harrizko bost gurutze daude, Bernedotik ermitaraino garai batean zegoen Kalbariotik ekarriak. Azkeneko bostak bakarrik kontserbatzen dira
