ARTEA

San Joan eliza

Fitxa

  • Izena : San Joan eliza
  • Herria : Biasteri
  • Helbidea : San Joan plaza, z/g
  • Auzoa : Herrigunea
  • Eskualdea : Arabako Errioxa
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XIV
  • Aro orokorra : Erdi Aroa
  • Beste mende batzuk : XIII, XVI, XVIII
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista, Barrokoa
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan.
  • kontserbazio_akatsak : Akats larriak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Errioxan dagoen udalerri hau zinez ederra da. Historiaren zantzuak nonahi sumatzen dira herriko kaleetan. Hemen aipatzen den San Joan elizak, Santa Maria elizarekin batera, eragin handia du herriaren hirigintzaren moldaeran. San Joan eliza hegoaldera dago.

Oinplano angeluzuzena du, lau habearte angeluzuzenetan zatituta. Burualdea hiru absidetan zatituta dago, eta hirurak arku zorrotz batekin batuta daude; erdikoa kupula esferaerdi formako batez estalita dago. Sakristia du, Berpizkunde garaiko korua eta hiru gorputzez osatutako kanpandorrea, XVI. mendeko kanpai horma batekin errematatua. Oinean atxikita Ama Birjina Pilarekoaren kapera dago: oinplano oktogonala du eta habearte bakar bat; azpimarragarriak dira absidea inguratzen duten arkuak.