ARTEA

Santa Joan Batailatzailearen eliza

Fitxa

  • Izena : Santa Joan Batailatzailearen eliza
  • Herria : Ekora
  • Helbidea : Eliza,1
  • Auzoa : Ekora
  • Eskualdea : Arabako Errioxa
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XV
  • Estiloa : Errenazentista
  • Beste estilo batzuk : Gotikoa
  • Balioestea : Nahiko ona.
  • Kontserbazioa : Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gune jakinetan.
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetan oro har. Akats txikiak elementu apaingarrietako zenbait gune jakinetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
  • Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Ekora Arabako Errioxako udalerria da, eta Kodes eta Toloño mendien artean dago. Herriko iparraldean aurkituko dugu San Joan Bataiatzailearen eliz parrokia. Antza denez, jatorriz gotikoa da, baina gaur egun ikus daitekeena Berpizkunde garaikoa da.

Arkitekturari dagokionez, gurutze latindar formako oinplanoa du, bi ataleko habeartea, eta habeartearen amaieran burualde oktogono formakoa. Ganga izartuz estalita dago, lehen atalean mentsulen gainean oinarrituta eta gurutzaduran estriboei atxikitako zutabeen gainean.

Gainerako elementu arkitektonikoetatik korua, kanpandorrea eta portada nabarmentzen dira. Korua XVI. mendekoa da, "U" forma du eta deigarriak dira apaingarri plateresko eta manieristak. Kanpandorrea ere XVI. mendekoa da, eta portadaren gainean altxatzen da: oinplano karratua du eta altueran bi gorputz. Hori errematatuz laranjaerdiko kupula bat dago. Portada Jorge Olate harginak egin zuen, eta Berpizkundeko estiloari jarraitzen dio: zirkuluerdiko arku batek hartzen du atea. Arkuko trasdosa kasetoiz apainduta dago, eta zutabe korintoarrek inguratzen dute; zutabe horiek arkitrabe bati eusten diote, zeina kerubin burutxoekin apainduta dagoen. Gainean frontoi bat dago lore ontziekin.

Argia, gehienbat, kanpoko hormetan irekitzen diren leiho angeluzuzen eta frontoiz errematatuetatik sartzen da. Gainera, portadaren ondoan, kaiola gisako burdin sarezko leiho bat ere bada.

Hormak harlanduzkoak dira.