«« Artea
San Joan Bataiatzailearen eliza
Fitxa
- Izena : San Joan Bataiatzailearen eliza
- Herria : Garai
- Helbidea : San Migel,6
- Auzoa : San Migel
- Eskualdea : Durangaldea
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XIX
- Estiloa : Erromanikoa
- Beste estilo batzuk : Barrokoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa.
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
San Joan Bataiatzailea da Garaiko elizari izena ematen dion zaindaria, Durangaldeko Oiz mendiaren magalean. Eraikina San Migel auzoko bazter batean aurkituko dugu, muino baten gainean. Bitxikeria gisa aipatu behar da auzokideak elizara urtero biltzen direla baserriko produktuekin enkantea egitera.
Eraikina txikia da: oinplano angeluzuzena du eta sarrera oinean, hiru dobelaz osatutako arku beheratu batekin. Albo batean ere bada beste sarrera bat, zirkuluerdiko arkuarekin eta zazpi dobela sendorekin. Kanpandorrea du atxikita, lauki formako oinplanoa duena, eta bertan sartzeko patio txiki bat dago kanpoaldean.
