ARTEA

San Joan ermita

Fitxa

  • Izena : San Joan ermita
  • Herria : Gaubea
  • Helbidea : Getariako errepidea, 6
  • Auzoa : Karkamu
  • Eskualdea : Añana
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Ermita
  • Egilea : Joan Iturburu
  • Eraikuntza data : 1778
  • Mendea : XI
  • Aro orokorra : Erdi Aroa
  • Beste mende batzuk : XII, XX
  • Estiloa : Erromanikoa
  • Beste estilo batzuk : Baserri estilokoa
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har
  • Jabetza : Udal Ondarea
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Errepidearen ezkerretara herriaren erdian dago eraikita ermita hau.

Jatorria XI. mendeko bigarren erdian du, eta arabar goiz erromanikoari dagokio. Ermitaren harrizko hormetan 1050 data aurkitu zen; gaur egun ermita barruan dago zintzilik apaingarri gisa. Arabako Foru Aldundiak 1980-1983an zaharberritu zuen eliza.

Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra, eta zirkuluerdi formako burualdea labe gangarekin.

Zirkuluerdiko ferra arku batetik dago sarrera barrenera; kapitelez apainduta dauden zutabeetan bermaturik dago arkua; kapitel horietako batean giza irudi bat ikusten da, ondoan basapiztia bat duela.

Arkiboltaz hornitutako zirkuluerdiko arkua du portadak; erdiko arkibolta hamabost bolarekin apainduta dago.

Bi baotatik sartzen da argia: bata zirkuluerdiko arkua duen sarbide txaranbelduaren ondoan dago, eta bestea absidean dagoen leihate bat da, irudi xakeztatuz eta landareenez apaindua.

Teilatu hegaleko harburuetan giza eta animali irudiak, antropomorfoak, bolak eta abar ikusten dira.

Ermita barruan estilo gotikoko Andra Mariren taila margotu bat dago, baita San Joanen taila bat ere, herri estiloan egina, eta gurutze gotiko bat.