ARTEA

San Joan eliza(Familia Santua)

Fitxa

  • Izena : San Joan eliza(Familia Santua)
  • Beste izen batzuk : Jesusen Lagundiaren behialako eliza
  • Herria : Urduña
  • Helbidea : Foru plaza, z/g
  • Auzoa : Parte Zaharra
  • Eskualdea : Orozko-Urduña
  • Lurraldea : Bizkaia
  • Tipologia : Eliza
  • Egilea : Santiago Raon
  • Eraikuntza data : 1680
  • Mendea : XVII
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Estiloa : Eklektikoa
  • Balioestea : Oso ona.
  • Kontserbazioa : Ona oro har.
  • kontserbazio_akatsak : Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarri jakinetan.
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Urduñan dago eliza hau, herrigunean, josefinoen ikastetxeari atxikia. Neurri handiko eliza honek oinplano sakona du, eta absidea gurutzadurarekin; hiru habearte ditu hiru ataletan zatituta.

Fatxada nagusian hiru kale ageri dira pilastra bakun batzuek mugatuta. Sarbideko arkuen gainean armarri bana dago molduraz inguratuta.

Erdiko ardatzean bao eskartzano bat dago, eta harrizko armarri handi batek errematatzen du fatxada; armarriaren albo banatan Urdanegiko lehoiak ikus daitezke atzeko bi hanken gainean altxatuta; gainean, berriz, Jesusen Bihotzaren irudi moderno bat.

Alboko kaleen gainean bi ataleko bi kanpai horma daude eta hauek frontoi hiruangeluar batek errematatzen ditu.

Sarbidea fatxada nagusiaren barruan dago. Bertan arkupe bat irekitzen da, sarrera gisa zirkuluerdiko hiru arku dituena, eta horien atzean pilastra arteko sarbide dinteldu bat dago, moldura zatitu batek inguratzen duena.

Manposteriazko obra da eliza, baina ertzak eta fatxada nagusia kareharrizko harlanduz indartuta dauzka.

`