San Joan eliza
Fitxa
- Izena : San Joan eliza
- Herria : Urizaharra
- Helbidea : Real,18
- Auzoa : Pagoeta
- Eskualdea : Arabako Mendialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XVII, XVIII, XIX
- Estiloa : Errenazentista
- Beste estilo batzuk : Barrokoa, Baserri estilokoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har. Zaharberrituta.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Pagoetako San Joan Urizaharra udalerrian dago eliza, Arabako Mendialdean. Ia osorik Berpizkunde garaikoa da, baina baserri estiloko elementurik ere badu.
Gurutze latindar formako oinplanoa du eta habearte bakarra bi ataletan zatituta, XVI. mendeko gurutze ganga batez estalita. Berpizkundeko kapitelekin hornituta dauden lau zutaberen gainean bermatuta dago estalkia.
Kanpoan azpimarragarri dira arkupea, baserri estilokoa, XVI. mendeko portada arku eskartzanoz hornitua, eta hexagono formako kanpandorrea elizaren hego-sortaldeko hormari kontrahorma gisa atxikia. Kanpandorrea kupula batek eta linterna zilindriko batek errematatzen dute. Barruan elizaren oinean dago korua, XVII. mendeko arku beheratu baten gainean, eta sakristia ere bertan dago.
Ikusteko bada barruan erretaula interesgarririk -erretaula nagusia churriguereskoa da-; Andra Mari eiteko Cerverako Andre Mariaren irudi erromanikoa ere nabarmentzen da.
