ARTEA

San Martin eliza

Fitxa

  • Izena : San Martin eliza
  • Herria : Burgu
  • Helbidea : Elejaldea,z/g
  • Auzoa : Arburu
  • Eskualdea : Arabako Lautada
  • Lurraldea : Araba
  • Tipologia : Eliza
  • Mendea : XVI
  • Aro orokorra : Aro Berria
  • Beste mende batzuk : XVII, XVIII, XIX
  • Estiloa : Gotikoa
  • Beste estilo batzuk : Errenazentista, Barrokoa
  • Balioestea : Esakasa.
  • Kontserbazioa : Eskasa oro har.
  • kontserbazio_akatsak : Oso Hondatua
  • Jabetza : Ondare Erlijiosoa
  • Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arburu herriko ekialdean, muino baten gainean, eliza da bertako eraikinik handiena. Azken urteetan ez da bertan elizkizunik egin, eta gaur egun ia erortzeko zorian dago. XIX. mendean zaharberritzeko lanak egin zituzten.

Elizak oinplano basilikala du, bi ataletan zatitutako habearte bakarrarekin. Burualde laua du, kaperetan irekia, eta ilargixka gangaz estalita dago. Oinean korua aurkitzen da, trazeria gotikoko harrizko karel eder batekin, eta sakristia bat ere bada, ganga erabat hondatua duena. Barrualdean nabarmentzekoak ziren giltzarrietako erliebeak, bereziki burualdekoak eta behe korukoak.

Sarrera, hegoaldean, gaur egun erorita dago; hainbat zutabe toskanar ditu eta XVI. mendeko portada.

Aipagarri da hiru arkuko kanpai horma, barroko herrikoi estilokoa: arku bitan kanpaiak daude eta bestea itxita dago.

Eliza manposteriazkoa da, eta tarteka harlandua ageri da.