San Martin Loinazkoaren basilika
Fitxa
- Izena : San Martin Loinazkoaren basilika
- Herria : Beasain
- Helbidea : Loinatz auzoa,8
- Auzoa : Loinatz auzoa
- Eskualdea : Goierri
- Lurraldea : Gipuzkoa
- Tipologia : Basilika
- Eraikuntza data : 1847
- Mendea : XIX
- Beste mende batzuk : XX
- Estiloa : Neoklasikoa
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Gipuzkoako Lurraldearen Ondarea
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Beasaingo Loinatz auzoan dago eliza hau. Gipuzkoako Batzar Nagusien aginduz jaso zen, 1847. urtean, San Martin bera 1566an jaio zen Amunabarro baserriaren ondoan.
Gurutze greko formako basilika neoklasikoa da, lauki batean sartuta. Lauki horretako izkinetako guneetan daude sakristia, koruko bidea, etab. Gurutzaduraren gainean zinborio bat ageri da, kanpai horma batek eta estalki batek koroatuta. Habeartearen beso bakoitzak isuri biko estalkia du.
Kanpoaldean gehien nabarmentzen dena ataripea da; oinean dagoen hormaren eta elizaren eskuineko aldearen ingurua egiten du, eta "L" baten itxura du; zurezko zutoinen gainean tinkatuta dago eta estalkia ere zurezkoa da. Tatxetez apaindutako ate batetik sartzen da barrura. Ataripearen gainean armarri ongi landu bat dago Gipuzkoako armekin. Gurutzadurako beso bakoitzean arku itxurako zulo bana dago eta horietatik sartzen da argia barrura.
Arkupean dagoen fatxadaren zatia kolore okrez margotuta dago, eta ertzak eta bao inguruak harlanduz eginak ditu. Eliz barrua emokatuta eta zurituta ikusten da.
Barruko gauzarik nabarmenena erretaula nagusia da, estilo churriguereskoan egina.
