San Martin eliza
Fitxa
- Izena : San Martin eliza
- Beste izen batzuk : Lertaungo edo Lartaungo San Esteban
- Herria : Zegama
- Helbidea : San Martin,z/g
- Auzoa : Herrigunea
- Eskualdea : Goierri
- Lurraldea : Gipuzkoa
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XV
- Aro orokorra : Erdi Aroa
- Beste mende batzuk : XVI, XVII, XVIII
- Estiloa : Barrokoa
- Beste estilo batzuk : Errenazentista
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Eliza hau Zegama erdian dago, eta hainbat erreforma egin zaizkio bere historia luzean.
XV. mendeko antzinako elizak oso habearte txikia zuen eta oinplano basilikala; lehenengo Luis de Longak eta ondoren Sebastian Lekuonak handitu zuten.
Eraikinak gurutze formako oinplanoa du, eta antzinako habeartearen zabaleragatik eta garaieragatik nabarmentzen da. Hiru atal ditu, gurutze gangaz estalita, eta arku karpanel baten atzean korua; bertara igotzeko eskailera dotore bat dago. Halaber, nabarmen dira kontrahormei atxikitako zutabeak, ojiba arkuen presioari eusten diotenak.
Kanpoaldean bi portada ikusgarri daude, bata ojiba formakoa, lau arkiboltarekin eta pinakuluz inguratuta, eta bestea ezkerraldean, estilo berekoa baina xumeagoa.
Kanpandorreak oinplano angeluzuzena du, eta oso sendoa eta xume apaindua da.
Argia zirkuluerdiko bi arkutatik sartzen da elizan; arkuak elizaren alde banatan daude eta beiratez itxita.
Barrualdean hainbat elementu apaingarri nabarmen daitezke, hala nola Espainiako hainbat probintziatako 48 armarri eta erretaula nagusia.
