San Migel eliza
Fitxa
- Izena : San Migel eliza
- Herria : Aramaio
- Helbidea : Etxaguen, 7
- Auzoa : Etxaguen
- Eskualdea : Gorbeialdea
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XVII, XVIII, XX
- Estiloa : Errenazentista
- Beste estilo batzuk : Barrokoa, Baserri estilokoa
- Balioestea : Nahiko ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har. Zenbait puntu jakinetan eskasa.
- kontserbazio_akatsak : Akats txikiak oro har hormetan. Akats larriak ganggko zenbait gune jakinetan.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Erlijiosoa
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
Eliza bakun hau Arabako Aramaio udalerriko Etxaguen auzoan dago, Gorbeiabarrenean, eta interesgarria da oraindik ere antzinako ganga gordetzen duelako.
Areto erako oinplanoa du, habeartea bi ataletan zatituta eta burualde oktogono formakoa hiru hormatalekin. Gurutze-zurajez estalita dago, den-dena emokatuta. Harrizko mentsula lauangeluar baten gainean eta molduran bermatuta dago ganga. Elizaren oinean zurezko koru bat dago, apaingarri dentikulatu eta landarez dekoratua. Manposteriaz egina da eta leiho bat du koruaren altueran. Leiho hori harlanduz eginda dago eta arku konopial formako dintel landua du. Kontrahormak eta ertzak ere harlanduzkoak dira.
Arkupetik barrena sartzen da eliz barrura. Ateak zirkuluerdiko arku dobelatua du, eta kontrahormek gogor eusten diote burualdeari.
Kanpai horma, hegoaldeko murruan, manposteriazkoa da, orain dela gutxi egina. Erretore etxea eta sakristia erantsita dauzka elizak.
