«« Artea
San Migel eliza
Fitxa
- Izena : San Migel eliza
- Herria : Arteaga
- Helbidea : Elexabeiti,z/g
- Auzoa : Elexabeitia
- Eskualdea : Arratia
- Lurraldea : Bizkaia
- Tipologia : Eliza
- Mendea : XVI
- Aro orokorra : Aro Berria
- Beste mende batzuk : XV, XVII
- Estiloa : Errenazentista
- Beste estilo batzuk : Gotikoa
- Balioestea : Oso ona.
- Kontserbazioa : Ona oro har.
- Jabetza : Ondare Erlijiosoa
- Jatorrizko erabilera : Pribatua. Bulegoak.
- Tipologia orokorra : Arkitektura Erlijiosoa
Deskripzioa eta oharrak:
San Migel eliza Berpizkundeko eliza da gehienbat, Arratia-Nerbioi eskualde bizkaitarreko Arteaga udalerrian kokatua. Oraindik orain zaharberritu dute eta oso egoera onean dago.
Habearte bakarra du burualdearekin eta hiru isuriko teilatu batek estalita dago. Zurezko arkupe eder batek inguratzen du eliza. Zurezko gaztelutxo bitxi bat ere badu, kanpandorre gisa, 1923an eraikia. Barruan sartzeko bi aukera daude, biak arku zorrotzetik.
Eraikuntza manposteriazkoa da, zenbait gunetan, beheko horman esate baterako, harlandua ageri bada ere. Barrualdean hormak entokatuta eta emokatuta daude.
