ARTEA

Agorregi goiko eta beheko errotak

Fitxa

  • Izena : Agorregi goiko eta beheko errotak
  • Beste izen batzuk : Agorria
  • Herria : Aia
  • Auzoa : Laurgain
  • Eskualdea : Urola Kosta
  • Lurraldea : Gipuzkoa
  • Tipologia : Errota
  • Egilea : Frantzisko Ibero eta Joakin
  • Mendea : XVIII
  • Aro orokorra : Aro Modernoa
  • Beste mende batzuk : XV, XVI
  • Tipologia orokorra : Errotak eta Burdinolak

Datu historikoak

Eraikin multzoa orain dela gutxi erabat berritu eta, azpiegitura hidrauliko guztia berreskuratu ondoren, berriro lanean jarri dute. Burdinola 1470ean eraiki zuten, eta erroten lehen berriak XVI. mendetik heldu zaizkigu. XVIII. mendean ala errota ala burdinola Frantzisko Ibero hargin maisuak eraberritu egin zituen. XIII. mendean azpiegitura hidraulikoak aprobetxatuz, zerra ipini zen eta, guztiz eraberritu ondoren, 1992an, ateak zabaldu zituen bisitarientzat. Mota honetako instalazioei buruzko eredu teknologiko arautuak kontuan izanez eta ahal izan den informazio arkitektoniko guztia bilduz eraberritu da, eta katalogoagatik, interpretazioagatik eta lan metodo eta teknologiak berreskuratzeagatik bera bilakatu da Euskal Herriko siderurgia industriaurrekoari buruzko lehen erreferentzia.

Deskripzioa gaur egun:

Eraikin multzoak sei presa dauzka: bi bertikal eta 4 naza. Bertikal horietako bat 6 metro luze da eta 3,5 metro inguruko garaiera du, gainetik harlanduz egina da eta goren puntuan isurbide txiki bat duela. Beste presa bertikala antzekoa da, eta nazak beste erreketan jarritako oztopoak dira.

Bi kanalak morteroz eta harriorez eginak dira eta guztira 2 kilometro inguru luze dira.Mendierreka esaten zaion errekastoan dauden presa horietako batetik eta Giltzariturri errekako nazatik dator ura goiko aldaparora. Beste presatik ura hartu eta bigarren kanaletik dator beheko aldaparora.