Aguraingo siloak
Fitxa
- Izena : Aguraingo siloak
- Herria : Agurain
- Eskualdea : Arabako Lautada
- Lurraldea : Araba
- Tipologia : Siloa
- Mendea : XX
- Aro orokorra : Aro Garaikidea
- Tipologia orokorra : Biltegiak
Gaur egungo deskripzioa:
Multzo hau elkarren artean bereizirik dauden hiru eraikinek osatzen dute: bi silo eta baskularen kontrolerako etxea. Agurain eta Dulantzi lotzen zituen errepide zaharraren ondoko trenbidearen trazatuaren ertzean dago, zereala errazago garraiatzeko.
Datu historikoak:
Silo hauek eskualdean sortzen zen zereala biltzeko eta banatzeko eraiki ziren. Makineria gero eta modernoagoa ipini da, ahalmen handiagoa izateko: gaur egun, depositu bakoitzean 92.000 kilo gorde daitezke. Silorik berrienak kargalekua eta tolba kanpoaldean dauzka, eta 2.700 kilorentzako lekua.
Ekoizpen prozesua:
Zereal aleak tolbara bota eta, mota guztietako zaborrak kendu eta gero, deposituetara igotzen zen. Depositu guztiak elkarren artean komunikaturik daude, batetik bestera egin beharreko aldaketak egin ahal izateko.
